Modularra urtero egin behar dugun lan interdisziplinar bat da, hau da, ikasgai guztiak batera landuz, eta urtero gaiaz aldatzen da.
Aurtengo lan modularra, K6, antzerki bat antzeztea izango da. Horretarako, eszenografia, pertsonaiak, gidoia ata abar zehazten ditugu, eta gero praktikara eraman behar dugu umeentzat zuzenduta.
MARKO TEORIKOA
K6 modularrari hasiera emateko, artikulu ezberdinak bilatu ditugu (zer da Haur Hezkuntza?, zer da dramatizazioa?, zer dira emozioak?...).
Guretzat garrantzitsuak izan diren ideiak artikulu batzuetatik berreskuratu ditugu gure marko teorikoa egiteko.
Haur Hezkuntzan nabarmendu behar dugu dramatizazioa nahitasun hezigarri moduan egiten dela. Izan ere, haurrek mundua ezagutzen hasten dira jolasaren bidez eta jakina denez, jolasa da tresnari garrantzitsuena parte hartze hezigarrian.
Cerverak (1993 ,110) dio dramatizazioa eskolaren ekintza bakarra dela eta kapaza dela indartzeko lau hizkuntza desberdinak batera eta, gainera, abantaila bat dauka, jolasaren bidez lortzen dela.
Beraz, dramatizazioan bereizi ahal duguna da hizkuntza ezberdinen arteko balorazioa eta koordinazioa.
Emozioak faboratzen dute pertsonaren garapen integrala.
Emozioak jaiotze dugun momentutik presente dauzkagu eta funtzeskoak dira gure nortasuna eraikitzeko eta beste pertsonekin interakzio sozialak izateko. Gainera emozioak arlo guztietan lantzen dira, beraz, eremu ezaguera bat da.
Bizitzan zehar emozioak landu egin dira baina azken urteetan garrantzi handia hartu dute umeen garapenerako. (Lopez Cassá Hélia, 2005)
ARAZOAK
Hasieran ez genekien zertan oinarritu gaiak bilatzerakoan, konpontzeko, erabaki genuen bakoitzak bere etxean artikuluak bilatzea eta ideia nagusiak ateratzea artikulu bakoitzetik.
Lan asko ditugunez, batzuetan ez daukagu denborarik K6 lana egiteko. Gainera, modularrari gure ustez, denbora asko dedikatu behar diogu.