Lehen aipatu dudan moduan, IKTen eta umeen arteko harreman handiena ikastetxeetan eta etxeetan sortzen da eta gainera badakigu umeak gero et askoz lehenago hasten direla harreman honekin.
Arrazoi horregatik helduak, bai irakasleak, bai gurasoak, ziurtatu behar dute umeen eta IKTen arteko harremana. Horretarako, ona izango litzateke irakastea IKTak dituzten alde positibo eta negatiboak, arauak erabiltzen eta larregizko jokaerak eragozten.
Beste aldetik, badakigu IKTen Haur Hezkuntzako ikasgeletan ezarria errealitate bat dela, beraz, oso inportantea da aldaketak egitea metodologian autonomia eta kreatibitatea garatzeko. Horretarako, lehen aipatu dudan moduan, badaude erraminta asko klasean erabili ahal izateko. Ala ere, erraminta hauek ez dira ezertarako balio irakasleak aurreko formakuntza ez badaukate.
Gainera, irakasle bezala, saiatu behar gara IKTak erraminta bat izaten eta umeak haien irakaskuntza-ikaskuntzako faktore inportanteena izaten, eta ez aldrebes. IKTak oso baliagarriak dira, baina kontuan hartu behar dugu prozesu horretan inportantzia gehiena duena umeak direla.