Orrialde honetan, dramatizaziorekin lotuta bizi izan ditugun egoerak edo ekintzak deskribatuko dira.
Gure praktikak 4 ikastetxe ezberdinetan egin ditugu:
Bi ikastetxetan (Presentación de Maria eta Santa Maria Marianistas) joan ginen antzezlan hau ikustera hiru urteko umeekin.
Bi kasutan, umeak asko disfrutatu zuten, parte hartu zuten eta oso pozik atera ziren. Baita ere, ume batzuk beldurtu ziren eta negarrez hasi ziren.
Arreta deitu ziguna izan zen antzezlanaren amaiera aktoreak umeekin eta txokolatearekin jolasten hasi zirela.
Dramatizazioarekin lotuta, Santa Maria Marianistan ikastetxean hiru urteko gelan, astean behin irakasle bat etortzen zen eta umeekin ipuinen dramatizazioa egiten saiatzen zen.
Niño Jesus-en lau urteko gelan, mutil bat etorri zen ipuin musikal bat dramatizatzera umeekin.