Hitzaldi bat izan dugu klasean. Beraien esperientzia nola izan den kontatu digute eta baita ere nola hasi zen haien ibilbidea eta esperientzia.
Hasiera batean testurik gabe hasi ziren lanean (mimoa egiten) eta gero testua txertatu zuten.
Istoriak batzutan sinpleak dira, baina beste batzuetan, aldiz, sakonak: alzheimer, gerrak...
Markeliñek oso estilo pertsonalarekin sortzen ditu ikuskizunak. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna, objektuei eta lengoaiei buruzko ikerketa lantzen dituzte. Eta horrekin batera, jatorrizko sorkuntzaren eta egunerokotasunaren aldeko apustu garbia jorratzen dute. Horrez gain, bizi garen munduarekiko eta garaiekiko konpromisoa erakusten duten istorioak sortzen dituzte, gure uneari eta oroimenari begirada kritikoa eskainiz. Istorio horietan, beren gatazkak eta kontraesanak modu ederrean eta adimentsuan ikustearen plazera sentitzeko aukera eskaintzen zaie ikus-entzuleei.
Markeliñe taldeak espazio handietarako, irekietarako, itxietarako, aretoetarako, adin guztietarako eta leku komunetarako sortzen dituzte haien antzerkiak. Hori dela eta, Markeliñek presentzia finkatua du antzerkiaren panoraman, eta azpimagarria da bere proposamenek nazioarteko hainbat tokitan parte hartu izan dutela: Frantzian, Belgikan, Herbehereetan, Austrian, Alemanian, Ingalaterran, Finlandian, Kroazian, Errumanian, Portugalen, Irlandan, Mexikon, Kolonbian, Dominikar Errepublikan, Hego Korean, Marokon…
Beraien helburua umeak ondo pasatzea da, eta gurasoak haiekin hitz egin ahal izatea ikusi dutenari buruz.
Nabarmentzekoa da Markeliñek objektu bakarra erabiltzen dute modu ezberdinetan.Alde batetik, objetu honekin jolasten dute zeinekin errekurtso desberdinak sortzen dituzte eta bien artean gidoiaren errepresentazioa lortzen dutelarik. Metaforekin eta irudiekin asko jolasten dute.
Badaude istorio batzuk egileen bizitzetan oinarritutak. Batzuetan, zuzeneko musika erabiltzen dute eta interesgarria da umeen antzerkietarako.
Kontuan hartu beharra dago umeei gai guztiei buruz hitz egin behar zaiela, horretarako, irakurri behar dugu eta informatu behar gara. Beti kontatzen dute istorioa beste pertsonen ikuspuntutik, umeek distantzia batekin identifikatzeko.
Garrantzitsua da ze nolako antzezlana da egokiena adin bakoitzarentzako. 0-2 urteko antzezlanean sentzumenak lantzen dituzte, hain helburua da hauek piztea: argiekin jolasten dute giro ezberdinak eratzeko. Ikusleek urbil egoten dira ukitzeko, usaintzeko eta frogatzeko aukera izateko. Adin honetako haurrentzat oso bisuala eta motza izan behar da. Aurki daiteke arazoa adimena da, horregatik, umeek inplikatuak egotea bilatzen da. Hau lortzeko, erritmoa erabiltzen dute.
3-6 urteko umeei edozein gauza proposatu ahal diete. Metaforak, dantzak, abestiak...eskaini ahal dituzte ulertzen dituztelako eta azkar hartzen dituztelako, nahiz eta, agertzen den lehenengo aldian azaldu behar da bere esanahia.
"Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.
“Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere.
Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.
Markeliñen asko atsegin dugu testu klasikoak eta ezagunak erabiltzea, beste buelta bat emateko. Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko gara, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino.
Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean.
Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza.
Cervantesen nobelaren pertsonaien izakera oinarritzat hartuz, adizkidetasun istorioa proposatzen dugu gure QUIJOTEn. Ez dugu nobela kontatu nahi, baina bere protagonistak erabiliko ditugu ameslarien eta errealitateari itsatsita daudenen arteko konfrontazioaren istorioa kontatzeko. Bizitza ikusteko bi aldeak, Sancho, oinak lurrean dituena eta Quijote, egunerokotasunari, ohizkoari, benetakoari beste sentsu bat bilatu nahian.
Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan.
KARTOIBIRAKA antzezlanak gogoratzen digu pertsona makinatik bereizten duen ezaugarria: jolasteko eta sortzeko gaitasuna.