KOMPETENTZIAK



Erreferentzia: Curriculum orientatzailea 16-111 orrialdeetan.

"Jarduera bat egiten den edo gertaera bat garatzen den ingurunea edo testuingurua da "egoera", eta "problema", berriz, zer gai, zeregin, proiektu, erronka etab. konpondu behar den egoera horretan, ekintza konpetenteen bidez. Irteera‐profilari begira, egoeraren kontzeptua eta egoera esanguratsuak hautatzea ardatza da konpetentzien araberako hezkuntzan, egoera batean konpondu beharreko problemarik gabe ez baitago aukerarik konpetente jarduteko." (Hezkuntza-eredu Pedagogikoaren Markoa 12. or)

Zehar konpetentziak:

Ziur aski beti izango dugu 5 Zehar Konpetentziak aipatzeko motibo. Hala ere, eta garatzen ari garen unitatea eraginkorra izan dadila, aukeraketa lana egitea komeni da. Hona hemen guk kasu honetarako egindako aukeraketa.

  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
    • Kritikoki interpretatzea eta ebaluatzea gizarte-hedabideetako mezuak (publizitatea, arrakasta ereduak, konpetitibitatea…).
  • Elkarbizitzarako konpetentzia
    • Norberaren eta besteen nahiak uztartzea, norberaren sentimendu, pentsamendu eta irrikak asertibotasunez adieraztea, besteei entzutea eta haien sentimendu, pentsamendu eta irrikak aintzat hartzea.
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia
    • Nork bere buruaren gaineko kontzeptu eta estimu on eta errealista edukitzea.

Diziplina-konpetentziak:

  • Zientziarako konpetentzia
    • Nork bere burua eta natura ulertzea, norberaren eskarmentu zein ezaguerak eta zientzia-metodologia erabiliz, eta horren guztiaren bitartez ondo jabetzea giza jokabideak norbanakoongan eta naturan dituen eraginez, eguneroko bizitarako egoeretan arduraz jokatzeko.