Testuingurua

Adin honekin hasten dira, kasu askotan, festetan kalera gauez ateratzeko demandak. Gurasoak kezka eta zalantzaz beteta egoten dira eta alkohola da, kasu gehienetan, kezka horien jatorria. Alkoholaren kontsumoaren atzetik nork bere buruarekiko eta besteekiko erlazionatzeko arazoak egon daitezke. Gai honen inguruan sortzen diren galdera batzuk erantzuteko momentuak hartuko ditugu unitate honetan.