GOMEZ GARCIA, IÑAKI (i-nigma)

  1. Izena:QR ZIRKUITOA
  2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
  3. Maila: 4.MAILA edota BATXILERREKO 1.MAILA
  4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Andu Martinez de Rituerto-k egindako “Gure osasuna hobetu dezagun” site-tik https://sites.google.com/site/gureosasunahobetudezagun/home abiatuz eta baliatuz, ikasturte hasieran lantzen dugun “Egoera fisikoa eta osasuna” gaiaren barnean, indar arloan, konkretuki, indar erresistentzia lantzeko erabiltzen diren entrenamendu sistemen barnean, QR kodea erabiliz gure gorputzeko gihar talde nagusienak lantzeko indar ariketa ezberdinak ikusi eta landuko ditugu, ondoren autokargako zirkuito bat diseinatuz.
  5. Arazo-egoera:
    1. Testuingurua: Etxean, materialik gabe, gai gara gure gorputzeko gihar talde nagusienak lantzeko?
    2. Arazoa: Gure egoera fisikoan eta osasunean, indarra gaitasuna ez lantzea edota txarto lantzeak eragin ezkorrak izaten ditu. Hortaz, denbora falta aitxakia ez izateko, etxean 10´ ateratzea nahikoak izango dira gure gorputzeko gihar talde nagusienak lantzeko.
    3. Helburua: Gure gorputzeko gihar talde nagusienak indentifikatzea eta hauek lantzeko ariketak ikustea eta praktikatzea IKT baliabideen bitartez ahalik eta motibagarriago izateko.

Beste aldetik, hauexek be izango dira proposamen didaktiko honen beste helburuetariko batzuk:

      • Ikasleek barneratzea indarra gaitasunak duen garrantzia edozein ekintza fisikoa egiterakoan, eta gaitasun fisiko guztien oinarri lez hartuz.
      • Gaitasun hau ondo lantzeko jarraitu behar diren urratsak ulertzea eta barneratzea.
      • Txarto egindako ariketak eta rutinak identifikatzeko gaitasuna garatzea.

6. Eginkizuna:

Beharrezko materiala: Bikote bakoitzeko mugikorra (smartphone) bat eta QR kodeak irakurtzeko aplikazioren bat, adibidez: i-nigma.

SARRERA

Saio praktikoekin hasi baino lehen, hasieran aipatutako “Gure osasuna hobetu dezagun” site-tik abiatuz eta baliatuz, indarrari buruzko teoria ikusiko dugu gaitasun honi buruzko sarreratxo bat eginez. (bakoitzak gai honi buruz, sakonduko du behar eta nahi duen beste)

https://sites.google.com/site/ahalmenfisikoaketaosasuna/home/ikasleak/ahalmen-fisikoak-lantzen/indarra

SAIO PRAKTIKOAK

1.saioa:

Klasekideak binaka jarriko dira eta irakasleak banatutako fitxetan QR kodeen bitartez agertzen diren ariketak ikusi eta landuko dituzte, kontutan hartuz, batez ere, ariketa bakoitza egiteko teknika, gorputzaren posizioa eta lesioak ekiditeko kontutan izan beharrekoak.

https://docs.google.com/document/d/1uwEH6lU3OM9q8Xz0tVFaXuKgpldUlujxl7TbbjnQc-g/edit

2.saioa:

Ikasleek binaka diseinatuko dute indar erresistentzia lantzeko autokargako zirkuito bat, kontutan izanda, gorputz osoko gihar talde nagusienak landu behar direla eta aurreko saioetan aipatutako eta landutakoa kontutan hartu behar dugula. Ondoren beste ikaskideen aurrean eta beraien laguntzarekin ikasleek egindako zirkuitoak aurkeztuko dituzte.


ZIRKUITOA EGITEKO FITXA:

https://docs.google.com/document/d/1ByFAMmr63Kz_Ue5DKb1_e_-UV79oz1-xZoMFylFmZsU/edit

QR ZIRKUITOA