REDONDO ETXEBERRIA, IBERNALO (Sheets)

  1. Izena: Oinarrizko gaitasun fisikoak landu IKTeen laguntzaz
  2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
  3. Maila: DBH 4. maila
  4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Gure ikasleak ikasturteak eta ikasketen maila gora doazen einean, denbora gutxiago ematen dute ekintza fisikoa egiten. Hori dela eta, era autonomoan ekintza fisikoa egiten ikastea dugu helburu gorputz hezkuntzako ikasgaian, horretarako, oinarrizko gaitasun fisikoak lantzen ikastea ezinbestekoa da beraientzat, beraiei egokitutako hobekuntza planak diseinatzen ikasiz
  5. Arazo-egoera:
    1. Testuingurua: Udako oporrak pasa eta gero gure gorputzak sasoia galtzen du, baina ikasturtea hasi da, eta burua eta gorputza martxan jartzea ezinbestekoa da.
    2. Arazoa: Aurten, zuen kabuz ekintza fisikoa egitea erabaki duzue, denborarik ez duzuelako talde batean kirola egiten aritzeko, baina ba al dakizue zuen egoera fisikoa hobetzeko planifikazio bat egiten eta hau martxan jartzeko modua zein den?
    3. Helburua: Egoera fisikoa lantzeko norberak bere plan pertsonala diseinatzea
  6. Eginkizuna: Norberak bere oinarrizko gaitasun fisikoen balorazioa egin, eta emaitzen arabera hauek hobetzeko planifikazio bat egin, saioetan (edo saioetatik kanpo) landu eta hobekuntza dagoen ikusi.


Unitate didaktikoa nola antolatuko den
Zure gaitasun fisikoen autoebaluaizoa
Indar zirkuitoa QR
Zure gaitasun fisikoak neurtzen
Erresistentzia baloratzen eta hobetzen
Malgutasuna baloratzen eta hobetzen
Malgutasuna neurtzen.pdf
Zure indarra gaitasuna baloratzen eta hobetzen
Zure abiadura baloratzen eta hobetzen