COBO AGUIRREGOMEZCORTA, ALFREDO (GMaps)

  1. Izena: ORIENTAZIOA, pistak topatu eta bide batez nire herria ezagutu
  2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
  3. Maila: DBH 2
  4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: jarduera honen bitartez orientazioa landuko dugu Google maps aplikazioa erabiliz. Konpetentzia motorra ere landuko dugu era dibertigarri batean. Mugikorra erabiltzeak berezko motibagarritasuna ekar dezake.
  5. Arazo-egoera:
    1. Testuingurua: bikoteka pista ezkutatu eta beste bikoteen pistak topatu behar ditugu lehen bai lehen beraiek bidalitako ubikazioaz baliatuz. Koadrilan hiri handi batera joan gara oporretara eta momentu batean taldetik aldendu egin naiz, denbora batera lagunek dauden tokiaren ubikazioa bidaltzen didate eta beraien bila joan behar naiz
    2. Arazoa: besteen pistak topatzea esaldia osatzen lehen bikotea izateko (ORIENTATZEN IKASTEN BADUT EZ NAIZ INOIZ ETA INON GALDUKO)
    3. Helburua: orientazioa lantzea google maps erabiliz eta mugitzea, bide batez herriko kaleak ezagutuz
  6. Eginkizuna:
    • Bikoteei inguruko mapa bana banatu eta pista moduan hitz bat kartulina batean idatzita eta zelo zati bat.
    • Mapan agertuko zaie pista utzi behar duten puntua.
    • 10 minutu dituzte beraien hitza itsasteko errez bistaratu daitekeen leku batean (zakarrontzi bat, kontenedore bat, tabloi batean….). Bertatik beraien ubikazioa bidaliko dute snapchaten bitartez beste bikote guztiei eta irakasleari eta abiapuntura bueltatuko dira.
    • Abiapuntura danok heltzen garenean, froga hasten da.
    • Esaldia osatzea lortzen duen lehen bikotea irabazlea suertatuko da
  7. Kontutan hartu beharrekoak:
    • Baimenak (gurasoak, klaustroa eta Eskola Kontseilua)
    • Mobil bat bikote bana
    • Mobilen bateriak
    • Megak
    • Aplikazioen deskargak aldez aurretik
  8. Erabilitako tresnak:
Proiektuaren aurkezpena