CANO FERNANDEZ, MARIA ESTHER (EDpuzzle)

  1. Izena: Lesioei buruz ikasten
  2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
  3. Maila: Batxilergo 1. maila
  4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa:
  5. Arazo-egoera:
    1. Testuingurua: Ikasturtean zehar ikasleak lesionatzen dira eta ezin dute gorputz hezkuntzako klase praktikoa egin.
    2. Arazoa: Beraiek beste ataza bat prestatzeko zailtasunak ditugu irakasleok. Batzutan liburutegira bidaltzen ditugu “Ebaki+itsasi” lan bat egitera, baina ez da oso emankorra.
    3. Helburua: Lesioei buruzko lan esanguratsua eta aktiboa prestatzea lesionatutako ikasleentzat, gai horren inguruan beraiek trebatzeko eta lesioak prebenitzen eta zaintzen ikasteko.
  6. Eginkizuna: Bideo bat prestatu dut ibiltze-aparailuaren lesioei buruz (zergatiak, diagnosia, zainketa…). Edpuzzlera igo dut eta galdera batzuk txertatu ditut. Ikasleak ezin du aurrera eraman bideoa, erantzunak eman arte. Irakasleari jakinarazpena heltzen zaio ikasleak ataza egiten amaitzen duenean.

Edpuzzle bideoaren esteka Google Classroomen bidez ataza bezala heltzen zaio.

Sortutako materialak:

    • "Ibiltze aparatuaren lesioak" bideoa (YouTube).
    • EDPuzzle tutoriala (PDF).
    • "Yet another mail merge" bideotutoriala (Google kalkulu orrientzako gehigarria): Gure koaderno digitaletan jartzen ditugun notak, ikasleen gmailei didaltzeko, era automatizatuan eta pertsonalizatuan.


Edpuzzle tutoriala.pdf