JODRA GONZALEZ, KEPA (Sheets)

  1. Izena: “Ohitura osasuntsuen bila”
  2. Gaia: Gorputz Hezkuntza eta aisialdia.
  3. Maila: DBH 4 eta Batxilergoa.
  4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: gure arloan, Gorputz Hezkuntzan, oso inportantea da ohitura osasuntsuak garatzea. Horregatik, metodologia ezberdinak garatu behar ditugu helburu hori lortu nahi badugu. Nire proposamena erlazionatzen da aisialdiarekin. Gure denbora dago mugatuta astean zehar eta nire lehentasunen artean aipatutako ohitura osasuntszuak lortzean datza. Beraz, estrategia ezberdinak erabiliko ditut arlo ezberdinetan xede hori eskuratzeko ikastetxetik kanpo.
  5. Arazo-egoera:
    1. Testuingurua: proposamena egingo dut DBHko 4. mailan eta Batxilergoa. Ikasleak ezagutzen ditut eta nire dinamikak eta metodologiak dira ezagunak beraientzat. Ikasleen ezaugarri nagusiak: heldutasun maila handia, autonomia eta kirolariak. Salbuespenak badaude, baina oro har, izaera hori erakusten dute.
    2. Arazoa: Zer egin dezakegu gure osasuna hobetzeko?
    3. Helburua: Osasun ohiturak garatzea ikastetxetik kanpo, estrategia ezberdinak erabiliz, eta horrela, onurak bizitzeko eta ikusteko.
  6. Eginkizuna: ikasleek dituzte aukera ezberdinak nota igotzeko ebaluazio bakoitzean (gehienez 1´5 puntu). Kurtso hasieran, lehenengo saioan, prozesua azaltzen da eta interesatuta badaude, jarraibideak dituzte eskegita ikasgairen “Site”an.


“Site”an agertzen dira azalduta aukera guztiak:

    1. Fruta atsedenaldietan: ekartzen duten bakoitzean, 0,025 puntu lortzen dira. “Classroom” bitartez daukate fitxa bat eta datu ezberdinak jarri behar dituzte: eguna, fruta, bitaminak, mineralak eta onurak. Ondo badago ebaluazio bukaeran, 0,5 puntu lor daitezke.
    2. Strava: kontu bat sortu behar dute eta hilabetero botatzen ditudan erronkak lortu behar dituzte. Ebaluazio berean, erronka guztiak betetzen badituzte, 0,5 puntu lor daitezke.
    3. Mendiak: mendira joaten badira eta ibilbidea igotzen badute “Strava” aplikazioa erabiliz, 0,5 puntu lor daitezke. Ibilbidearen deskribapena idatzi behar dute eta tontorrean argazki bat postontziarekin (“Selfie”). Mendia egon behar da zerrenda honetan: https://emf.eus/Centenarios


Erabiltzen ditudan tresnak:

    1. Ikasgaiaren “Site”: https://sites.google.com/artazaromo.com/gorputzheziketa/hasiera
    2. Strava: https://www.strava.com/
    3. Relive: https://www.relive.cc/
    4. Frutak: http://frutas.consumer.es/
IKT GORPUTZ HEZKUNTZAN 2018 - 2019
Frutak