ASLA IGLESIAS, LANDER (Canva)

  1. Izena: Lehen sorospenak
  2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
  3. Maila: 3-4 DBH
  4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Bizitzako edozein esparrutan larrialdi egoerak suerta daitezke. Berebizikoa da larrialdi egoeretan erantzun azkarra ematea, batez ere bizitza kolokan dagoenean, eta baita ere laguntza hau egokia izatea kalte gehiagorik ez eragiteko. Horregatik gizarteko pertsona guztiek oinarrizko ezagutza batzuk izan beharko lituzkete. Gorputz hezkuntza irakasgai egokia da eduki hauek lantzeko izan ere larrialdi egoerak eman daitezke jarduera fisikoa egiten dugunean.
  5. Arazo-egoera:
    1. Testuingurua: Ikasturte hasieran gure institutuan, 2. mailako ikasle batek konortea galdu zuen korrika zihoala “Course Navette” frogaren 8. periodoan. Gelakideak nahiko izutu ziren eta ez zuten jakin zer egin horrelako egoera batean. Gertaera arin zabaldu zen institututik eta larrialdi hauetan jarraitu beharreko pausuen inguruko grina piztu zen ikaslegoan. Oharra: 1.DBHn lehen sorospeneko UD bat garatu da oinarrizko lesio, zaurien trataera eta abarrekin. Horrexegatik oraingoan BBB eta beste teknika funtsezkoetan zentratuko gara.
    2. Arazoa: Imajinatu gimnasioan korrika gaudela eta kide batek konortea galtzen duela; edo jantokian gure albokoa arnasa hartu gabe dagoela janari zati batekin erdi itota. Ba ote dakizue nola jokatu?
    3. Helburua: Larrialdi egoeretan suertatu daitezkeen arazoei aurre egiteko teknikak eta protokoloak ezagutzea eta praktikan jartzea.
  6. Eginkizuna: Larrialdi egoeretan eman daitezkeen 3 kasu praktikoen ebazpena ezagutzea eta praktikan jartzea.