BAZKIDEEN GUNEA
Eskola-segregazioak hezkuntzarako eskubidea urratzen du eta hezkuntza-sistemen kalitatea eta eraginkortasuna murrizten ditu. Eskola-segregazioarekin bukatzea da 2030 Agendan jasotako GJHrako 4. eta 10. helburuan asmoa (4.5., 10.2. eta 10.3.).
Hezkuntza inklusiboaren aldeko eta eskola-segregazioaren aurkako aliantza txostenak (Save the Children, 2020) nabarmentzen duen bezala, COVID-19ak eskola-segregazioaren ondorioak larriagotu ditu.
Hezkuntza-eredu inklusiboak erreforma sistemikoa eskatzen du, eta, horregatik, maila guztietan eragiten dio iB+ programari (UNESCO, 2005). Honela taldeka daitezke beharrezko aldaketak (Save the Children, Mézclate conmigo, 2018):
Eskaintza-neurriak
Edukiak
iB+ sarean murgilduta dauden ikastetxeetako ikasle guztientzat eskuragarri egongo den kalitatezko irakaskuntza publikoa eta unibertsitate aurreko prestakuntza eskaintzea da programaren helburu nagusietako bat.
Azken batean, bikaintasuna gure ikasleengana hurbiltzea da helburua, kanpoan bilatu beharrik izan ez dezaten; hezkuntza-kalitatea gure testuinguru errealetan ezartzea, alegia.
Horretarako, Magnet Zentroaren kontzeptua jarraitzen da, hau da, eskari berri bat erakartzea ekitatea kaltetu gabe eta estigmatizazioa sortu gabe (Les escoles magnet: Una aposta per l 'excel · lència i l' equitat, 2013).
Eskari-neurriak
Presentzia
Onarpenari eragiten dio, erabateko inklusiorako funtsezko oztopoa baita.
iB+en parte hartuko duten ikasleak hautztzeko hiru merezimendu-multzo aurrikusten dira:
- Akademikoak: DBHko 4. mailan lortutako kalifikazioen batez bestekoa.
- Eskolaz kanpokoak: jasotako sariak, hizkuntza-titulazioak, kirol-jarduerak, boluntarioak, etab.
- Objektibagarriak: borondatezko bi proba (TOLT motako arrazoibide-test bat eta edozein gairi buruzko azalpen-argudiozko testu bat).
Aurrekoez gain, onarpen-eskubide hori bermatzeko, hedapen- eta informazio-politika proaktiboa behar da, familia guztiek eskuratu ahal izan dezaten.
Parte-hartzea
Ikerketa-proiektuak garatzeko, talde txikiko lankidetzan lan egitea sustatzen da. Talde bakoitza 2-3 ikaslek osatzen dute, eta gutxienez 2 helduk (irakasle bat eta erakunde laguntzaileko profesional bat) gidatzen dituzte. Taldeen eraketa interesen uztarketan oinarritzen da, eta ez aurretiko kidetasun pertsonaletan.
Baliabide-neurriak
Antolamendu-egitura
Batxilergoan ikerketa-programen ezarpena honako neurrietan oinarritzen da:
- Familien beharrei erantzutea.
- Ikasleen ikaskuntza-prozesuari buruzko iritzia lortzeko mekanismoak ezartzea.
- Eskura dagoen hezkuntza-eskaintza handitzea, ikasle-profil guztienganako irisgarritasuna bermatzeko.
Baliabideak.
Aurrekoa honako beste neurri hauen bidez lortzen da:
- Ikastetxeetarako aparteko baliabideak lortzea.
- Ikasleei eskainitako jarduera osagarriak finantzatzea (garraioa, ostatua eta mantenua, gaua igarotzea dakartenean).