BAZKIDEEN GUNEA
Honakoak dira Elkartearen helburuak:
Nafarroako ikastetxe publikoetan Batxilergoko etapako ikasleen ikerketa akademikoa sustatzea.
Nafarroako ikastetxe publikoetan ikerketa-lanak egitea helburu duen hezkuntza-programa bat ezartzen laguntzea.
iB+ izeneko ikerketa-batxilergoko programan parte hartzen duten ikastetxeentzat lan-sare egonkor eta kooperatibo bat sortzea.
Ikerketa-lanak egiten dituzten inguruko erakundeekin lankidetza-harremanak ezartzea eta hezkuntza-komunitateari zerbitzua eskaintzea.
Honako jarduerak eginen dira helburu horiek betetzeko:
Elkartearen berri ematea hainbat hedabideren bidez eta publiko potentzial desberdinei: webgune propioa, sare sozialak, komunikabideak, ikastetxeak, ikerketa-erakundeak, unibertsitateak, hezkuntza-administrazioak, eta lan- eta enpresa-eremua.
iB+ ikerketa-batxilergoko programa ezarri nahi duten ikastetxeetako irakasleei prestakuntza eskaintzea («Bigarren Hezkuntzan ikertzea» izeneko 12 orduko mintegia).
iB+ ikerketa-batxilergoko programa ezartzea ahalbidetzen duten prozesuen kudeaketa eta lotutako dokumentazioa zentro elkartuen esku jartzea.
Interesa duten eta Elkartearekin bat egiten duten ikastetxe publikoei ikerketa-batxilergoari buruzko hezkuntza-programa bat ezartzeko aholkularitza ematea.