BAZKIDEEN GUNEA
Azken urteotan, Europa mailan zein Espaina mailan, hezkuntzaren paradigma tradizionala aldatu duten hainbat eraldaketa eman dira. LOMLOE lege berria (3/2020 Lege Organikoa) horren erakusle argia da: STEM bokazioak bultzatzea, bikaintasuna bilatzea (Nafarroarako 2015eko PISA txostenaren gomendioa), ikaskuntza-ikuspegi berriak, berrikuntza metodologikoa, batxilergo arruntaren gabeziak (hain memoristikoa, LOMLOEk orain aitortzen duen bezala); horiek guztiak iB+ Elkarte honetan parte hartzen duten ikastetxeek hautemandako premiazko beharrak dira, eta elkartea horiei erantzun emateko asmoz sortu da.
Nafarroan ez dago modalitate honetako batxilergoa (ikerketa-Batxilergoa) ezartzeko legediarik, beste autonomia-erkidego batzuetan gertatzen den ez bezala; hala nola, Murtzian, Gaztela Leonen, Galizian edota Madrilen. Nafarroan, bi aurrekari baino ez dira izan iB+-aren aurretik: bata, Ribera del Arga BHIn garatutako berrikuntza-proiektu bat eta, bestea, Navarro Villoslada BHIaren Nazioarteko-Batxilergoa.
Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak, Europar Batasunak eta UNESCOk hekuntza- eta prestakuntza-sistemen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko helburua ezarri dutela dio bere hitzaurrean. Lege horren 2.2 artikuluan adierazten denez, "botere publikoek lehentasunezko arreta eskainiko diote hezkuntzaren kalitatearen alde egiten duten faktore multzoari", eta horien artean aipatuko dira "ikerketa, esperimentazioa eta hezkuntza-berrikuntza". Batxilergoko hezkuntza-etapari dagokionez, honako hau zehazten du: "hezkuntza-jarduerek ikasleek beren kabuz ikasteko, taldean lan egiteko eta ikerketa-metodo egokiak aplikatzeko duten gaitasuna bultzatuko dute " ( ). Azkenik, hogeita hamabosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Hezkuntza Ministerio arduradunak eta hezkuntza-administrazioek "hezkuntza-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren esperientziak zabaltzea eta emaitza garrantzitsuak ikastetxeen eta unibertsitateen artean trukatzea sustatuko dute» ".
Azkenik eta, aurrekoari lotuta, posiblea da proiektu honek 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) eta, bereziki, 4. helburuarekin (hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan ikastekko aukerak sustatzea) duen lotura ezartzea.