Nafarroan Ikerketa Batxilergoko iB+ programa duten ikastetxeen Elkartea
BAZKIDEEN GUNEA
Nafarroan Ikerketa Batxilergoko iB+ programa duten ikastetxeen Elkartea
2018-2019 ikasturtean ezarri zen lehenengo aldiz Ikerketa Batxilergoa iB+ Valle del Ebro BHIn, ikasleek etapako bi ikasturteetan zehar ikerlan formal eta akademiko bat egin ahal izan zezaten.
Horretarako, berariazko prestakuntza ("Ikerketa Hastapenak" ikasgaia) ematen zaie, haien lana tutorizatuko duen irakasle bat izendatzen da eta ikerketa-lana burutzeko inguruko erakundeen lankidetza bilatzen da. Batxilergo arrunteko edozein modalitatetatik egin daiteke (Humanitateak eta Gizarte Zientziak; Zientziak eta Teknologia).
Bere diseinuan eta ezarpenean, iB+ programak hainbat berrikuntza ekarri ditu, horietatik hiru direlarik aipagarrienak:
1. iB+ programa, zerotik sortua izan denez, eredu izan da ikerketarako batxilergoko programa bat ezarri nahi izan duten beste ikastetxe batzuentzat, berariazko legedi autonomikorik izan ez arren.
2. Erakundeekin egindako lankidetza-hitzarmenak iB+ programari berezkoak zaizkio. Ikasleei kanpoan trebatzeko, esparru desberdinetako profesionalekin batera lan egiteko eta ikerketa-lanetan lortutako emaitzek pertsonen bizitzetan eragin erreala izan dezaketela ikusteko aukera eman diete.
3. iB+en ikasleek garatutako mota, izaera eta maila desberdinetako ikerlanek aukera eman diete ekitaldi akademikoetan parte hartzeko, hala nola biltzarretan eta argitalpenetan.
Azken berriak
2024ko apirilaren 24an prentsaurreko bat egin zen Tuterako UNED egoitzan. Bertan, 2024ko ekainaren 10, 11 eta 12an egingo den deialdi honen xehetasun guztien berri eman zen.
info gehiago