BAZKIDEEN GUNEA
Ikasleak etapako bi mailen artean garatzen duen ikerketa-proiektua da ebaluazio-tresna. Ikerketa-proiektua da ikasleak ikertu, idatzi eta ahoz komunikatu ahal izateko baliagarritzat jotzen den ikaskuntza-tresna.
Gardentasunaren, objektibotasunaren eta homogeneotasunaren printzipioak bermatuko dituen prozedura diseinatu du.
Ebaluazio-irizpideak* publikoak dira, eta ikasleek aldez aurretik ezagutzen dituzte. Irizpide horien arabera kalifikatzen dira ikerketa-proiektuak.
* beherako daude ikusgai
Homogeneizazioa babesteko, lan horietako bakoitza programan dauden gutxienez bost irakaslek ebaluatzen dute independente eta autonomoki.
Balorazio horietan oinarrituta ezartzen da ikasle bakoitzaren azken ebaluazioa.
Proiektuaren kalifikazioa
Batxilergoko 1. mailan, apirilean, iB+eko ikasleek beren ikerketa-proiektua aurkeztu behar dute idatziz. Gainera, ahozko defendatsa labur batean azaldu behar dute. Helburua ikerketa egiteko prest dagoen ala ez zehaztea da. Horregatik, gai edo ez-gai gisa kalifikatzen da. Beheko dokumentuan zehazten dira kalifikazio hori emateko erabilitako irizpideak.
Bukaerako Memoriaren kalifikazioa
Egindako ikerketa-prozesu osoa memoria-dokumentu batean aurkezten da. Horrez gain, ahozko defentsa batean aurkezten da. Ebaluazioaren fase hori 2. Batxilergoko urtarrilean egiten da. Lan bakoitza 0 eta 10 puntu artean kalifikatzen da, beheko dokumentuan zehaztutako irizpideei jarraituz.