BAZKIDEEN GUNEA
iB+ 2018-2019 ikasturtean Valle del Ebro BHIn sortutako ikasketa-programa espezifikoa da. Nafarroan, beste zenbait Autonomia Erkidegotan ez bezala, ikerketa-batxilergoko modalitate bat ezartzeko legeriarik ez zegoenez, egitasmoak espezifikoki unibertsitate-aurrekoa izango zen formakuntza bat eskaintzeko premiari erantzun nahi zion. Ikastetxe tuterarrak diseinatutako irtenbidea araudia garaturik duten eskualde horien ereduan oinarritu zen.
Formula horrek arrakasta izan zuenez, interesa piztu zitzaien egun Elkartearen sortzaileak diren gainerako ikastetxeei. Honela, programaren plangintza, baldintza eta prozedura berberak erabiltzen hasi ziren, batez ere indarra jarriz sartzeko eta ebaluatzeko irizpideetan. Horrez gain, parte hartzen duten ikasleek jasotzen duten prestakuntza koordinatu zen.
Ezin da ahaztu, azkenik, aurrez Azkoiengo Ribera del Arga BHIk esperientzia zuela, izan ere, 2011tik baitzetorren batxilergoko ikasleekin ikerketaren inguruko berrikuntza proiektu bat lantzen.
Kronologia
2018
iB+ 2018-2019 ikasturtean hasi zen Valle del Ebro BHIn. Bere diseinuan eta ezarpenean, iB+ek hainbat berrikuntza ekarri ditu, hiru direlarik garrantzitsuenak:
1. iB+ek, zerotik diseinatu denez, eredu gisa balio izan du ikerketarako batxilergoko programa bat ezarri nahi izan duten beste ikastetxe batzuentzat, berariazko legedi autonomikorik ez izan arren. Hala nabarmendu zuten proiektua berrikusi ahal izan zuten Hezkuntza Ministerioko teknikariek. Haien ustez, edozein zentrotara eraman eta berehala martxan jartzeko kit bat zen.
2. Erakundeekin egindako lankidetza-hitzarmenak iB+ programari berezkoak zaizkio. Ikasleei kanpoan trebatzeko, esparru desberdinetako profesionalekin batera lan egiteko eta ikerketa-lanetan lortutako emaitzek pertsonen bizitzetan eragin erreala izan dezaketela ikusteko aukera eman diete.
3. iB+en ikasleek garatutako mota, izaera eta maila desberdinetako ikerlanek aukera eman diete ekitaldi akademikoetan parte hartzeko, hala nola biltzarretan eta argitalpenetan.
2020
iB+ programan interesa zutenez, Valle del Ebro BHIrekin harremanetan jarri ziren Barañáin BHI eta Plaza de la Cruz BHI. Gauza bera egin zuen IES Ribera del Argak, errealitatean halako egitasmoetan aitzindaria izan arren.
2021
Hiru ikastetxe horiei iB+ ezartzen laguntzeko, Valle del Ebro BHIn programaren koordinatzailea den Pablo Ijalba Pérezek emandako ikasturte osoko prestakuntza-mintegia kudeatu zen ILZren bidez. Formakuntza hark "iB+ programarako ikerketa-proiektuen tutoretza-prestakuntza" zuen izena.
2022
iB+ formalki hasi zen IES Barañáin, IES Plaza de la Cruz eta Ribera del Arga BHIn. Aldi berean, lau ikastetxeon sare-lana mantendu zen prozesu, plangintza, betekizun eta sekuentziazio berberak gauzatuz.
Nafarroako Foru Erkidegoko beste ikastetxe batzuek beren ikastetxeetan iB+ ezartzeko interesa agertu zuten, 12 orduko prestakuntza bera eskaini zitzaielarik irakasleei.
2023
Gero eta ikastetxe nafar gehiagok erakutsitako interesagatik, beharrezkotzat jo zen programari buruzko informazioa eskainiko zuen plataforma bat eratzea. Helburua programa ezartzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuragarri jartzea zen. Hori dela eta, iB+eko lau ikastetxe sortzaileek 2023ko otsailaren 28an Iruñeko Plaza de la Cruz BHI ikastetxean egindako ekitaldian sortu zuten elkartea.