BAZKIDEEN GUNEA
iB+ ikastaroa egiteak batxilergoko ikasleei ikertzen irakastea du helburu nagusitzat. Horretarako, programa hau lan on bat egin ahal izateko behar den guztia irakasteko planifikatuta dago: Ikerketa Hastapena izeneko irakasgai espezifikoa, tutore pertsonal baten ikuskapena eta kanpoko erakundeekiko lankidetza.
Ikerketa-prozesua gai bati buruz ezer edo ia ezer ez jakitetik arazoak behar bezala ulertzera eta horiei buruzko galderei konfiantzaz erantzuteko gai izatera pasatzeko elementu garrantzitsua da. Ondoren, beste gai batzuei buruzko bestelako galderei erantzuna bilatzean, eredu gisa erabil dezakete ikasleek prozesu hori. Ikerketak, beraz, gai bat aztertzearen garrantzia baloratzen laguntzen du. Horregatik guztiagatik, ikasleek diziplina bat lantzeko momentuan ikuspegia ikerketan zentratzeak garrantzitsua du: arazo bat konpontzeko irtenbide bat pentsatu eta planifikatu behar dute, galderak egin behar dituzte, ikerketa burutu behar dute, autonomoki pentsatu behar dute, ondorioak komunikatzeko modurik eraginkorrenari buruz pentsatu behar dute, etab.
Eztabaida asko egon da ikerketarengaia zehazki definitzeko, baina modu praktikoan honela laburbil daiteke:
Galdera - Hipotesia - hipotesiak frogatzeko frogak burutzea - hipotesien birformulatzea
Honela, azken bi etapak behar adina aldiz errepikatu behar dira. Batzuetan galdera batekin hasten gara, baina beste zenbaitetan probak edota testuinguruari buruzko informazioren batek bultzatzen digu galdera. Ikasleek modu eraginkorrean eta konfiantza handiagoz esplizituki deskribatu, aplikatu eta garatu dezaketen jardueraren sekuentzia da garrantzitsuena.