BAZKIDEEN GUNEA
Indarrean dagoen edozein ibilbidetako batxilergo etaparen ikasleei zuzenduta dago iB+, eta ohiko batxilergoko edozein modalitaterekin batera egiten da (Zientziak eta Ingeniaritzak, Gizarte eta Humanitateak, Orokorra, Arteak). Helburu nagusia da ikasle horiek ikerketa-lan formal eta akademiko bat egitea, batxilergoko bi ikasturteen artean garatua, haiek aukeratutako gai bati buruz, metodo zientifikoaren arabera, ondoren ebaluaziorako aurkeztuko dutena. Horretarako, iB+ programatik behar den guztia ematen zaie, batez ere:
Formakuntza: "Ikerkuntzaren hastapenak" irakasgaiaren bidez.
Lankidetza: inguruko erakundeekin eta haien profesionalekin.
Gainbegiratzea: beti izango dute ikastetxeko tutore bat beren ikerketa esklusiboki zuzentzen duena.