ZER DA ERROMANTIZISMOA?
Erromantizismoa XVIII. mende bukaeran eta XIX. mendearen lehen partean literaturan, musikan, arte plastikoan eta bestelako adierazpide intelektual eta kulturaletan nabarmendu zen mugimendua da. Mugimendu berriak klasizismoaren arau hertsiak arbuiatu eta artistaren askatasuna aldarrikatzen zuen. Aldi berean, XVIII. mendeko ilustrazioaren arrazionalismoaren eta materialismoaren aurka, errealitatearen alderdi sentimentala, irudimenezkoa eta transzendentala goraipatzen zituen.
Erromantizismoa berehala zabaldu zen Europa osora. Honako balore hauek hartu zituzten erromantikoek: dinamismoa, irudimena, askatasuna eta sentimendua. Erromantizismoak biziki goraipatzen du izadiaren edertasuna. Emozioak arrazoiaren gainetik jartzen ditu. Gizakien barne-egoera aztertzen du. Leinuak eta izaki mitologikoak miresten ditu. Artista zerbait bada, sortzailea da eta irudimena erabiltzen du sorkuntza lanetan. Herri kultura eta adierazpide etnikoa baloratzen ditu bereziki. Bukatzeko, Erdi Aroa miresten eta goraipatzen dute.
Ezagunak dira guregana iritsi diren Europako herrialde desberdinetako erromantikoen lanak:
Ingeles Literaturan, 1730ean, Wordsworth, Blake eta Coleridge
Walter Scott
Alemaniako mugimentu erromantikoan, bai estiloan eta baita gaietan ere : Goethe Schlegel, Novalis eta Schelling.
Frantziako erromantizismoaren hasiera iraultzaren garaian izan zen. Chateaubriand eta Stael. Erromantizismoaren 2. aroan: Victor Hugo, besteak beste.
1820rako erromantizismoa Europa osora zabaldua zegoen, baita AEBetara ere. Han Gerra Zibilaren aurreko idazle guztiak erromantikoak dira: Walt Whitman.
XIX. mendearen bigarren erdian, Europaren hego-mendebalean, berezko hizkuntza Estatukoa ez beste daukaten lurraldeetan, mugimendu literario bana sortu ziren, gehiegikeria eta nahikeria handi samarraz «birjaiotzeak» deitu izan direnak. Honako hauek dira: Felibritge Okzitanian, Renaixença Herrialde Katalanetan, Rexurdimento Galizian eta Pizkundea Euskal Herrian. Testuinguru horretan ulertu behar ditugu Lore Jokoak.
Erromantizismoa Euskal Herrian - Euskararen adiskide erromantikoak
Mugimendu erromantikoa garatzen ari zen bitartean, erromantiko ugari ibili zen Euskal Herrian. Eurak gabe ezin uler daiteke erromantizismoak gure herrian izan zuen hedapena eta garapena. Besteak beste:
Anton Abadia
Irlandan jaio eta bertan bizi izan zen gaztetan EHra etorri eta berehala hasi zen euskarari laguntzeko lanetan. Asko idatzi zuen euskararen alde frantsesez (bere lanak).
Agustin Xaho
Kazetari eta hizkuntzalari zuberotarrak 11 obra idatzi zituen frantsesez euskararen alde. (Lanak aipatu?) Xahoren ideiek eragin handia izan zuten Navarro Villosladarengan eta baita bere “Amaya y los Vascos en el Siglo VIII” liburuan.
L.L. Bonaparte
Napoleon I.aren iloba Ingalaterran jaio zen, aita han baitzuen preso. Euskal Herritik kanpo euskarak izan duen ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Berak egin zuen euskal dialektologiaren lehen ikerketa zientifikoa; berak mugatu zituen lehenbizikoz euskalkiak.
Jose Manterola
Jose Manterola donostiarrak baditu poema zenbait idatziak, baina euskal literaturan duen garrantzia ez datorkio lan horretatik, Euskal Herriko Idazleen Elkartzaile bezala egin zuenagatik baizik. Euskal letrei laguntza handia eman zien, batez ere poemagintzari.
ANTON ABADIA
AGUSTI XAHO
JOSE BONAPARTE
JOSE MANTEROLA