Nolakoak ziren Donostiako Lore-Jokoak? Ala, Euskal-Festak esan behar dugu? Nork parte hartu zuen? Zer lan aurkeztu zituzten? Zeintzuk ziren banatutako sariak? Ikus dezagun!
1.DONOSTIAKO EUSKAL FESTAK: OSPAKIZUNA ETA SARIKETAK
DONOSTIAKO EUSKAL JAIEN IRUDIAK. Hona hemen 1879an hasi eta gaur egunera arte, etenak izanik ere, iraun duen euskal kulturaren aldeko ekitaldia. Zerbait ezaguna zaizue? Badakizue nongoak eta noizkoak diren irudiak?
Noiz eta zertarako ospatu ziren Donostiako Euskal Festak?
Zergatik agertzen dira kronikak bi hizkuntzatan?
Nolako sariketak antolatzen zituzten Euskal Festetan? Ikus ezazue Donostiako lehen Euskal Jaietako egitaraua (1879).
Nolako sariak banatzen zituzten?
2. DONOSTIA: LEHEN ETA ORAIN
Nolakoa zen XIX. eta XX. mendeko Donostia? Asko aldatu al da? Arretaz begiratu argazkiok eta zeu ere argazkilari bihurtuko zara.
Jarduera:
Egokitu zaizun argazkia non atera den identifikatu eta, ahal den heinean, toki beretik argazkia atera ezazu.
Zeure argazkiaren ondoan itsatsi.
Egokitu zaizun irudiari buruzko informazioa bildu eta gelakideekin partekatu.
3. DONOSTIA: BELLE EPOQUE