Zuen zeregina elkarrekin ospatuko ditugun Lore Jokoetan zein diziplina jorratuko diren, zeri buruz arituko diren eta zein sari banatuko diren erabakitzea izango da. Honetarako, azter ditzagun urte desberdinetako Lore Jokoetan zegoena. Baina, lehenik, tokian tokiko Lore Jokoak nolakoak ziren aztertuko dugu; baita garaiko kaleak eta eraikinak nolakoak ziren ere!
LORE JOKOAK: LITERATUR SARIKETAK
EUSKAL JAIETAN diziplina ezberdinetako sariketak (pilota, txistua, artea...) antolatzen zituzten, baina LITERATUR SARIKETAK izan ziren euskarari prestigio handiena eman ziotenak; izan ere, haien bidez lortzen zuten euskara eta orduko euskaltasunari lotutako ezaugarriak goratzea.
Zeri kantatzen zioten orduko euskaldunek?
Zein ziren haien kezka nagusiak? Entzun ondorengo kantak eta identifikatu gaiak.
Zazpiak bat leloa erabiltzen hasi ziren.
XABIER LETE.
"Nere etchea". Jean Baptiste Elizanburu
IÑAKI ZABALETA.
"Ama euskeriari azken agurra". Felipe Arrese Beitia
URKO.
"Gauden gu eskualdun". Gratien Adema, Zaldubi
JEAN BAPTISTE ELIZANBURU