Ikasturtean zehar eta arlo desberdinetan, Iraultza Frantsesetik 1936ko Gerra bitarte izandako gertaerak ikasiko dituzue. Datu hauek denbora-lerroan jasoko dituzue, ondoren DBH3ko ikasleei azaltzeko. Azkenik, garai hartako euskaldunek, eta zehazki Euskal Jokoen inguruan zebiltzanek zein janzkera zuten aztertuko duzue (erakusketaren bat ere egin zenezakete!), elkarrekin antolatuko ditugun XXI. mendeko Lore-Jokoetarako janzkera proposatuko baituzue.
EUSKARA JENDEA:
GURE HIZKUNTZAREN HISTORIA. GURE HISTORIAREN HIZKUNTZA
1.JARDUERA: BIDEOA IKUSI AURRETIK. Napoleoni buruzko bertsoak. Bete itzazu hutsuneak, eta bertsoen letra osoa irakurri ahal izango duzu.
2. JARDUERA: BIDEOA IKUSI BITARTEAN. Egokitu zaizun kontzeptuari buruzko informazioa bildu beharko duzu eta bideoa amaitu ondoren gelakideei kontatu. Kontzeptuak ordenatuta ageriko dira, lasai!
Hemen dizue galdera sorta pare bat ikasitakoa errepasatu eta autoebaluatzeko. Animo! Euskara Jendea - Kahoot 1
3. JARDUERA: JASOTAKO HISTORIA ETA LITERATURA KONTZEPTU GUZTIEKIN DENBORA-LERROA EGIN EZAZUE. Horretarako aplikazio desberdinak erabili ditzakezue, ondoren DBH3ko ikasleei azaldu beharko diezuelako.Hona hemen adibide batzuk:
Timetoast
4. JARDUERA: EUSKAL JAI BERRITUETARAKO OUTFIT-A
Nola janzten ziren XIX. mendeko euskaldunak? Baserrietakoak eta hirikoak berdintsu? Ea zer dioten orduko margolarien irudiek.
Nondik datorkigu euskal txapela euskalduntasunarekin lotzeko joera? Ikusi ITXI LIBURUAK saioko bideo hau.
Orduko janzkera eta oraingoa aztertu ondoren, proposa ezazue gure Euskal Jai berrituetarako outfit-a.
Hasteko, marrazki bidez irudikatu, eta ikaskide bati azaldu.
Ondoren, etxetik arropak ekarri, eta modelo-pasea antolatu ikasgelan.