Zuen zeregina ospatuko ditugun Lore Jokoetarako ikurrak, banderaren bat edota ereserkia proposatzea izango da. Honetarako, ikus ditzagun lehenik historian zehar izan ditugun ikurrak eta zerk balio izan duen euskaldunontzat euskal identitatea adierazteko.
SINBOLOAK ETA ERESERKIAK
Zein dira ezagutzen dituzuen euskal sinboloak? Identifikatuta sentitzen zarete gaur egun haiekin?
Zein da/dira euskaldunon ereserkia(k)? Identifikatuta sentitzen zarete harekin/haiekin?
EGITEKOA:
1. JARDUERA: IKURRINAREN HISTORIA, ITXI LIBURUAK
Euskaldunok historian zehar izan ditugun sinbolo ezberdinak ezagutuko ditugu, Gaizka Aranguren historialariaren eta Iñaki Artolaren eskutik.
Bideoan zehar ageri diren banderak.
Ikaslearentzako materiala
2. JARDUERA: BERRI BAT ASMATUKO DUGU?
XIX. mendeko euskaldunak egoki ordezkatuko dituen ikurra sortu beharko duzue, taldeka; baita ereserki bat proposatu ere. Ondoren, talde bakoitzak ikasgelaren aurrean bere proposamena aurkeztu beharko du. Ondoren, bozketa egingo da, gelan edota ikastetxe mailan.
Goiko irudia Simon de Arrietak egin zuen Antzuolako Batzokirako 1936an, eta frankismoak debekatu egin zuen.