Nolakoak ziren Irungo Lore-Jokoak? Ala, Euskal-Festak esan behar dugu? Nork parte hartu zuen? Zer lan aurkeztu zuten? Zeintzuk ziren banatutako sariak? Ikus dezagun!
EUSKAL JAIAK: OSPAKIZUNA ETA SARIKETAK
GIROTZEKO:
Irungo zein eraikin da begien aurrean duzuena?
Zer du deigarririk?
Badakizue noizkoa den?
IRUNGO EUSKAL JAIEN IRUDIAK
Ezagutzen duzue 1978 edo 1981ean Irungo Lore Jokoetan parte hartu zuen norbait?
Galdetu inguruan.
EUSKAL JAIETAKO SARIKETAK
Nolako sariketak antolatzen zituzten Euskal Jaietan? Ikus ezazue Irungo lehen Euskal Jaietako egitaraua (1881).
Zer egin zaizue deigarri?
IRUNGO IRUDI ZAHARRAK
Taldetxoka, talde bakoitzak irudi bat argazki bat aukeratu beharko du, eta antzeko perspektibatik gaur egungo irudia biltzen duen argazkia atera beharko du.
Ondoren, konparatu egingo dituzue bi irudiak.
1881EKO EUSKAL JAIETAKO SARIAK ETA SARIDUNAK
Dokumentu honetan, Irungo lehen Euskal Jaietan banatu ziren sariak eta sarituak dituzue.
Ikertu eta bildu.
Iturria: Loidi
1881EKO LORE JOKOETAKO SARITUAK ETA SARITUTAKO POEMAK
Bakoitzak poema ezberdin bat izango du
Zein gairi buruzkoa da?
Nolakoak izan ohi ziren Lore Jokoetako gaiak?
Zeintzuk dira gaur egungo euskaldun gazteek dituzuen kezkak?
EGITEKO NAGUSIA:
Ikastetxean ospatuko dituzuen Euskal Jai berrituetako sariketak eta lehiaketak antolatzea
LORE JOKOA edo LITERATUR SARIKETA: zein gairi buruz idatzi beharko da? Zein neurri edo generotan? Zein izango dira sariak?
Bestelako zein sariketa edota lehiaketa antolatuko dituzue? Ikus-entzunezkoak, oilar-gudak, bertso-gudak, pilota-partidak, herri-kirolak, antzerkiak...
Zein izango dira sariak?