XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran topatuko ditugun artistek Kostunbrismoaren eta (Post)inpresionismoaren bidea hartu zuten. Gaur egun ere artista haiek eredu hartzen dituzten artistak baditugu; gainera, diziplina desberdinetakoak. Ereduak ikus itzazue eta, ondoren, margolan bat egokitu beharko duzue, ikasle guztion artean antolatuko ditugun Lore Jokoetan aurkezteko edota erakusteko. Piztu zeure sormena!
Horrez gain, DBH 4ko ikasleak XIX. mende amaierako testuingurua azaltzera etorriko dira. Ikasitakoarekin, denbora-lerroa sortu beharko duzue. Zorroztu belarriak!
KOSTUNBRISMOA ETA (POST)INPRESIONISMOA
EGITEKOA:
1. JARDUERA: KOSTUNBRISMOA, EUSKAL HERRIAN
Erromantizismo garaian, Euskal Herrian garatu zen adierazpide artistikoa ezagutu: KOSTUNBRISMOA. Ordurako, INPRESIONISMOA eta POSTINPRESIONISMOA bere bidea egiten ari ziren Europan, eta haren zantzuak ageri dira XIX. mende amaierako pinturetan.
FEILLET AHIZPAK: HELENA (1812-1886) ETA BLANCHE (1815-1889)
JOSE ARRUE, RAMIRO ARRUE, RICARDO ARRUE ETA ALBERTO ARRUE
DARIO REGOYOS (1857-1913)
GUIARD (1860-1916)
DIAZ OLANO (1860-1937)
SOROLLA (1863-1923)
ARTETA (1879-1940)
2. JARDUERA: BERRITU DEZAGUN ITXURA
Orduko artelan bat hartu, eta garai berrietara egokitu, Duplakoek egin duten eran.