Ikasgai honetan gure irakaslea Eider Sainz de la Maza izan da, non berarekin sortu ditugun proiektu guztiak talde handian edo talde txikitan landu diren. Klase guztiak aktiboak izan dira, mugimendua eta konexioa bilatuz gorputz eta burmuinaren artean. Horregatik, ikasgaiaren izenak dioen moduan, komunikatzeko eta adierazteko trebetasuna bilatuz, antzezlan asko eta sorkuntza asko (jolasak, ariketak, etb) sortu ditugu.
Esan beharra dugu, hain dinamikoa eta aktiboa izan den ikasgai honen antzekoa ez dugula izan ikasturte honetara arte. Teknika asko garatu arren, garapen pertsonalarako ere balio izan zaigu ikasgai honek. Beti esan digute nola egin behar ditugun gauzak ikaskuntza arloan, eta ikasgai honetan, aukera zabalak eman eta ateak ireki dizkigu. Esperimentatzeko eta akatsak izateko aukera izan dugu eta horrek konfiantza gehiago eman digu libre bilakatzeko.
Betidanik beldurra izan dugu besteen aurrean garen bezala izateko, beldur soziala deitzen dena eta aurten muga horiek apurtu ditugu. Hasiera batean ez ginen erosoak sentitzen klase osoaren aurrean edozer gauza egiteko, baina asteak pasa ahala, aipatutako beldurrari aurre egin eta pixkanaka-pixkanaka konfiantza gehiago lortu dugu gure buruarengan.
Honekin lotuta klaseko harremanak asko lagundu digu prozesu honetan eta horien babesa eta berotasuna sentitu dugu. Esan dezakegu klaseko talde giroa hobea izan dela klase hauen laguntzagatik.