Gure ustez, gure ikaskideen arteko harremana estua eta hurbila izatea garrantzitsua da, batez ere horrek erosotasuna errazten duelako eta parte hartzea sustatzea lor dezakeelako. Hori dela eta, hainbat ariketa gauzatu izan ditugu, gure arteko konexioa lortzen joateko... eta egia esan, orain horiek bukatuta ditugula, lortu genuela esan dezakegu, klaseko giroa oso ona izan delako eta eroso sentitu gara beste ikaskideen aurrean.
Hasteko, orkestaren zuzendari jolasean aritu gara. Jolas hau pertsona batek egiten duena errepikatzean datza, honetan, borobil handia egin behar izan dugu, eta gutako bat kanpora joaten da (pixka bat urrun, ezer ez entzuteko edota ikusteko). Geroago, denon artean erabaki behar izan dugu nor izango zen zuzendaria, eta behin erabakita, kanpoan geratu den pertsona arreta handiarekin sartu behar da. Azkenik, zuzendariak mugimendu desberdinak egingo ditu, eta besteok errepikatuz, beste pertsonak lortu behar izan du jakitea nor izan den zuzendaria. Jolas honen bitartez, talde osoaren konexioa sustatu egin da. Kontzentrazioa eta talde kooperazioa lantzeaz aparte, oso barregarria izan den momentua bizi dugu.
1 zenbakitik 10 zenbakira iritsi arte datzan jolasa ere gauzatu egin dugu. Honetan zenbaki guztiak esan behar genituen, pertsona bat baino gehiago aldi berean hitz egin gabe saiatuz. Hasieran oso zaila izan zen lortzea, oso azkar egin nahi genuelako, beraz, saiakera asko egin genituen. Batzuetan 8. zenbakira heltzen ginen, besteetan bakarra, eta batzuetan bakarra ere ez. Baina azkenean, saiakera horien bidez, ulertu genuen lasaitasunez jokatu behar genuelako, eta horrela jolasari berriro ekin genion, lasaitasun handiz eta polipoli-poliki lortu genuen. Talde bezala bat egin eta koordinatzea lortu genuen.
Begiraden bitarteko konexioa. Jarduera hau binaka egin genuen, hala ere bikoteak aldatzeko auekera zeguen eta jarduera gauzatzen zen lekua berdina zen, beraz guztion arteko elkarreragina zegoen. Jarduera honen helburua bion artean begirada mantentzea zen, hau da, denbora osoan arreta bestearen begiradari jarri behar genion.
Nahiz eta honetan kontzentrazioa lantzea garrantzitsua izan, barreek irabazi zuten, kontzentrazioa mantzentzea zaila izan zen. Besteak beste, espazio guztia erabiltzea garrantzitsua zen eta askotan gertatzen zitzaigun leku berean pilatzen ginela denok edota leku bat utzik geratzen genuela.
Mimika. Talde osoan banaka postura desberdinak egin ditugu, besteek asmatzeko asmoz. Egia esan oso zailak izan dira guztiak, oso zehatzak eta teknikoak izan direlako. Ohituta gaude sinpletasunera jotzea, baina honetan ez da horrela izan eta imaginazio asko landu da.
Horien artean, "coronavirus" hitza agertu zen.