(Hilma af Klint, What a Human Being is, 1910)
(Hilma af Klint, What a Human Being is, 1910)
«describe el instante en el que la pasión ha conseguido penetrar una parte del alma humana» (Hilm af Klint in, Árbol del conocimiento, 1913)
SARRERA
Haur Hezkuntza 4. mailan ikasten dugun ikasleak gara ‘’Adierazpena eta komunikazioa dramatizazioaren bidez’’ aipamena hain zuzen ere, Gasteiz hirian bertan EHU unibertsitatean, nahiz eta denok gasteiztarrak ez izan. Kurtso honi amaiera emateko, K6 egingo dugu, proposamen eszenografiko bat irudikatuz.
Lan honetan atal ezberdinak landuko ditugu, baina denak proiektu bat sortzeko helburuarekin; dramatizazio proiektu bat, 2. zikloko haurrenzat bideratuta. Proiekturako izenburua, hurrengo hau izango da: Emakume margolariaren istorioa. Horretarako, Hilma af Klint izeneko emakume famatu batean oinarrituko gara, espresuki bere obretako batean: What a Human Being is (1910rean sortua). Honetan oinarrituz, dramatizazio proiektuarekin hasiko gara, istorio bat kontatzeko helburuarekin eta honekin dramatizazio barnean sartzen diren atal ezberdinak lantzeko ilusioz. Emakume honek abstrakzioa sortu zuen lehen pertsona izan zen, baina emakume izanda garai horietan beste bi gizon ezarri zituzten bere izena ez jartzeagatik. Bere istorioa oso konplexua eta berezia dela iruditzen zaigu, eta haurrei emakumeen papera garai honetan, artista izatea garai ezberdinetan, abstrakzio hitzaren esanahia, margotzearen eta sortzearen plazerra, artea… azaltzeko oinarrituko gara lehen azalean agertzen den obra erabiliz. Emakume honek arteari zioen pasioa islatzeko sortuko dugu proiektua.
Proiektu hau, lehen adierazi den moduan, Haur Hezkuntzako bigarren ziklora bideratuko dugu, adin honetara bideratu bait ditugu helburuak, garapenak eta batik bat proiektua. Haur Hezkuntzarako adierazpen dramatikoko proiektu bat osatzearen aukera, ezinbestekoa dela uste dugu; atal asko landu ahal ditugulako (gorputz adierazpena, adierazpen trebetasuna eta komunikazio moduak, musika adierazpena…) baina batik bat, irudimena eta sortzearen ahalmena; izatearen ahalmena.
Arteari erreferentzia eginez, Marcel Duchamp-ek esaten du ‘’El arte puede ser bueno, malo o indiferente, pero sea cual sea el adjetivo empleado, debemos llamarle arte y un arte malo sigue siendo arte, igual que una mala emoción sigue siendo una emoción’’ (Marcel Duchamp in Pierre Cabanne, Conversaciones con Marcel Duchamp, 41.or. 1967)
Proiektu honek teorikoki kontzeptu pisutsuak dituela ikusita, ongi banatzea aukeratu da. Batik bat, aukeratu den obra abstraktua denez, kontzeptu honi buruz teoria landuko da, obraren sortzailearen istorioa (Hilma af Klint) azaltzeko. Gainera, arteari buruzko definizio ezberdinak ezarriko dira, honako hau jolas dramatikoarekin lotuz. Bi kontzeptu horiek Haur Hezkuntzan duten eragina eta honetarako proiektuetan erabili daitezkeen baliabide ezberdinak ere agertuko dira.