Argumentuaren/proposamenaren laburpena
Hilma af Klint-en bizitza kontatuko dugu antzerki honetan. Bere bizitza modu sortzailean irudikatzeko aukeratutako koadroa (What a Human Being is,1910) marraztuko dugu.
Koadro hori olanaren atzetik marraztuko dugu, eta historia olanaren aurrean kontatuko da, hau da, bi eszena ezberdinduko ditugu antzezlanean. Koadroa marrazten dugun bitartean lonan ikusteko, lonaren aurrean Hilma-ren papera egiten duen pertsonaiak soilik izango du papera, besteak izoztuak egonez. Margotzen egongo da, eta guk lonan ikusiko dugu; baina bukatzean, berriro ere atentzioa olonaren aurrean egongo da antzezpenarekin jarraituz.
Hasieran, antzezpenarekin hasiko gara eta eszena hori (olonaren aurrean) bere bizitzaren antzezpena izango da; bizitza gogorra izan zuen eta. Esan bezala, bere istorioa kontatzen ari garen bitartean, momentu batean, izoztu, musika sartu, eta Hilma-ren pertsonaiak koadroa marraztuko du, olonan ikusten den bitartean. Argi utzi nahi da bi une biziko direla antzezpenean: antzerkia alde batetik, eta bestetik margotzen duen momentua, olonan ikusiz eta horri boterea emanez.
Pertsonaien/parte-hartzaileen deskribapena
Obra honetan agertuko diren pertsonaiak zazpi izango dira. Protagonista, lehen aipatu den bezala, Hilma af Klint izango da. Honako hau aipatuz, beste pertsonaiak bigarren planoan egonez, honako hauek dira: Hermina (bere ahizpa), “The five” (Hilmarekin margotzeko geratzen ziren lau lagun) eta Rudolf (proiektu bat aurkeztuko dion eta bere etorkizunean inbolukratzen den gizona).
Hilma af Klint, 17 urteko emakumea da antzerkiaren hasieran baina bere adina gorantz joaten da antzezlan osoan zehar, 82 urterekin hil egiten den arte. Margotzea gustoko du baina bizi den garaian bizi denez, emakumeek ezin zituzten honelako ekintzarik egin. Horregatik, oso bizitza gogorra izan zuen. Pertsonai honen papera gogorra izango da antzezpenean zehar, hilketa bat eta margolari bizitza zail bat pasatzen ditu eta. Horregatik, emozio asko lantzen dituen pertsonaia izango da antzezlan osoan zehar. Inspirazioa landu beharra izango du antzezlanaren momentu ezberdinetan, eta emozioak kontrolatuko ditu.
Hermina Hilmaren ahizpa da, eta 9 urte ditu. Bere ahizpa asko maite duela nabari daiteke antzepenean, baina antzezpenean bere pertsonaia oso gutxi irauten du. Bere papera nahiz eta motxa izan, momentu batean hil egiten da, eta hori maneiatu behar izango du. Emozioak adieraziko ditu lonaren atzean, tristurarekin jolastuz eta mugimenduen kontrola nabarituz.
“Las cinco” izeneko taldea margolari batzuk osatuko dute, non Hilmaren pertsonaiarekin elkartzen diren antzezpenaren momentu batean, animatzeko asmoz eta gizarteari buruz hitz egiteko asmoz margotzen ari diren bitartean. Bakoitzak rol ezberdina izango du, eta gainera irribarterapia landuko dute antzezpenaren momentu batean. Dibertigarriak dira eta bizitzari aurre egiten diote.
Rudolf -en papera oso zaila eta definitiboa izango da. Bere paperak amaieran izango du garrantzia, eta gainera Hilmaren bizitzan dena aldatu zuen gizona izan zen. Antzezlanean gizonaren eta emakumearen botere ezberdintasuna nabaritu nahi izango da, garai hartan gizonak botere osoa zutelako. Horregatik Rudolf-en papera gizon boteretsu eta indartsuarena izango da, bere jarrerak inposaketa bultzatuz.
Proposamen eszenikoaren deskribapena eta hausnarketa
Hasteko, espazio kudeaketak indar handia izan du antolaketari dagokionez. Izan ere errealak, bizia zeukatenak ikutu ahal ziren gauzak eta bizia ez zeukatenak banatzen ziren, banaketa hau, lonarekin egin genuen. Atzean zeuden irudiak, bizia ez zeukatenak itzalen bidez ikusten ziren, argiari eta kasu honetan irudien itzalei garrantzi handia emanez, eta honekin ikusleen irudimena sustatuz.
Aurreko zonaldeari dagokionez eta honi ordena emateko, espazio zehatz bat zegoen finkatua, Hilmak margotzeko erabiltzen zuen lekua hain zuzen, espazio honek berariazko argitasuna izanik foko ezpezifikoak erabilita, hala ere, aurreko espazioa osorik argitzeko beste foko batzuk erabiltzen ziren, baina hauek egoeraren arabera piztu eta itzaltzen ziren.
Adierazi berri den lekua, hau da, Hilmaren lekua osatzeko, margotzeko tresna batzuk kokatuak zeuden ia denbora osoan, kaballete batez, orri batzuetaz, pintzel eta margo batzuetaz lagunduta, bere sorkuntzak egiten zituen. Gure proiektuan zehar artea nabarmendu denez, protagonistak margotzeko erabilitako materialak garrantzia handia hartu du obran.
Bizirik gabeko ikuspuntua dela eta, lonaren atzean hainbat bideo eta argazki desberdin nabarmendu egin ziren. Guk sortutako bideo eta argazkiak bere istorioari jarraituz zihoazen, honi indarra eta garrantzi handia emateko. Honetan, bere bizitzan gertatutakoa hobeto irudikatzeko lagungarria izan zen, ikusleriari errazagoa iruditzeko nahian.
Halaber, aipatutako bideo eta argazki horiek irudikatzeko, proiektorearen laguntzaz baliatu ginen. Hori dela eta, hainbat baliabide teknologiko desberdin erabili genituen gure antzezlana aurrera eramateko. Beraz, erretroporiektorean ere oinarritu ginen batez ere momentu desatseginenak irudikatzeko (Hermina zein Hilmaren heriotza...), kartulina beltz batzuen laguntzaz, bi paretak irudikatzeko eta horiek elkartzeak heriotza eragiten zuen, osotasunez beltza bihurtuz. Bestalde, gure antzezlanari amaiera emateko eta Hilma Af Klinten obrak ikuslerari helarazteko eta ikustarazteko, berriro erretroproiektorea ezinbestekoa izan zen, honetan azetatozko koadroak adierazi genituelako.
Musikari dagokionez, bi mota desberdinak erabili genituen. Alde batetik, bikingoen musika erabili genuen antzerkiaren eszena alaietarako adibidez, Hilmak margotzen zuen bitartean, Hilmaren lagunek (The five) aurrera egiten laguntzen zuten bitartean eta loreak berriro bueltan ematen diotenean, Rudolfek lana proposatzen zuenean eta Hilmaren margolanak aurkezten zituenean... Bestalde, pianozko musika erabili genuen momentu tristeetarako. Adibidez, Hilmaren ahizpa hiltzen zenean, baita Hilma berak hiltzeko momentuan ere.
Tristura hori zela eta, loreek Hilmaren malkoak modu sinboliko batean adierazteko nahian sortu genituen, une txar batean laguntza eta momentu honen indarra sinbolizatuz. Hauek sortzeko paper berezi bat eta lastoa erabili genituen, loreak eskuz eginez.
Jantziekin jarraitzeko, dena arropa zaharra zen. 1900. hamarkada gutxi gorabehera sinbolizatu nahi genuen. Egian esanda, "neska"ko gonak ziren, oso egokiak ziren antzerki honetarako. Goialdean alkandora zuria generaman. Rudolfen kasuan, antzinako txapela, jaka amerikarra eta trajeko prakak zeramatzan. Oinetan gizon zapatak zeraman.
Obrari umore pixka bat emateko, Hilmaren argazki baten gainean fotomuntaketa bat egin zen sorgina irudikatuz, horretarako, paint aplikazioa erabili izan genuen. Modu honetan, kritika egin ahal izan genuen garai horretako emakumeen inguruan, hau da, garai horretan emakumeak izateagatik ezin zuten margotu, eta eginez gero sorgintzat hartzen zituzten, horregatik, guk sortutako collagean erretroproiektorearen laguntzaz lonan irudikatuz.