Klikatu textu gainean dagoen irudian, konpainiaren web orrialdera joan nahi baduzue!
Konpainia honek Haur Hezkuntzari begiratzen dio eta honetan oinarritzen dira sortzen dituzten alor guztiak: antzezlanak, proiektu eta ariketak, isnstalazioa bera... Horregatik, inpaktantea iruditu zitzaigun, talde moduan hitz eginez, horrelako lanak aurkitzeko aukera izateak eta ikusteko aukera izateak. Antzezpena ikusi ondoren, aktoreekin hitz egiten egon ginen, hausnartzen, haurrekin gertatu balitz zer faktorek hartzen duten protagonismoa, segun eta nolakoak eta zenbat urtekoak izan, nola joaten ohi den.... Hausnartzen egon eta ondoren, instalazioko goiko pisura joan eta ariketa bat landu genuen ikastola, familia eta haurrekin duten erlazioaren inguruan hausnartzeko. Oso esperientzia polita, sortzailea eta guztiz esploratzailea izan da. Horrelako esperientziak ez dira berriro errepikatzen, gutxienez berdin; eta horregatik eskerrik asko.