Zergatik aukeratu dugu minor hau ?
Ezagutu gure zaletasun eta oinarriak!
Ezagutu gure zaletasun eta oinarriak!
Gu ezagutzen gaituzue jada, aurkezpena ikusi baituzue; eta jakingo duzue pertsona bakoitza mundu ezberdin bat dela. Horregatik, bakoitzak minor honetan dituen zergaitiak eta helburuak ezberdinak izango direla jakingo duzue. Bakoitzaren minorraren "Zergatia" azalduko dizuegu jarraian.
Kaixo! Ni Iratxe naiz eta niretzat minor honek duen esanahaia azaltzea gustatuko litzaidake.
Lehenik eta behin, dramatizazioa edo gorputz-adierazpena eta mugimendua oso garrantzitsua dela uste dudalako eta arlo akademikorako oso baliogarria delako ikasten dut espezialitate hau. Horretaz gain, arlo pertsonalerako eta gure egunerokotasunarako ere bai, lotsa hori kentzen hasteko. Halaber, pasa den ikasturtean Lisboan izandako ikasgai batek bultzatu ninduen aukera hau hartzera, asko disfrutatu nuelako ikasgai horretaz eta nire buruan horrekin zerikusia zuen zerbaitekin ikusten ari nintzelako.
Egun on! Ni Leire naiz, eta egia esan minor honetara iristeko gogoak nituen betidanik. Txikitatik eraman dut dramatizazioa odolean, egunerokotasunean eta batik bat; nire izaera honetan oinarritu dela uste dut. Musikan pianoa, gitarra, familian ere bateria eta saxofoia... Baita ere dantzan... Hori guztia 5 urtetatik izanda, hezkuntza artean oinarritzen hasten da, eta zure izaera honetan sortzen hasten da. Horregatik, gorputzak, arteak, musikak... Haur Hezkuntzara bideratzea profesionalki dramatizazioaren alor desberdin eta berri bat dela kontsideratzen dut, honekin ere nire izaera eta irudimena handituz eta gehiago ikasten joanez; beti ere, nire arlo garrantzitsuenarekin erlazionatuz.
Eguerdi on! Ni Cristina naiz. Alde batetik minor hau aukeratu nuen, funtsean, mugimendua lantzen den guztiaren ondorioz. Mugimendua funtsezkoa da haurren bizitzan, eta askotan ez dugu kontuan hartzen.
Esan dezaket niri asko gustatzen zaidala egun osoan mugimenduan egotea. Txikitatik aritu naiz kirola egiten, berdin ematen zitzaidan, kirol guztietara apuntatzen nintzen.
Bestalde, uste dut oso ondo lantzen direla sentimenduak, lotsa, talde batasuna, adierazpen artistikoak... nola adierazi, eta hori gustuko dut, ez bakarrik irakaskuntza baterako, baita gauza pertsonal gisa ere. Nire ustez, minor horrek pertsona gisa hazten eta guztiongana gehiago zabaltzen ere laguntzen du.
Arratsalde on! Ni Amaia naiz, hainbat arrazoi ezberdin eraman ninduten minor honetara, izan ere, dantza eta musikaren munduan txikia nintzenetik sartuta egon naiz eta hauek motibazio eta erlazazio pertsonal batera eramaten naute.
Sentimenduen, ideien, lorpenen adierazpenak eta zehazki gorputz adierazpenak bakoitzaren erlazaio puntura eraman ahal gaitu, eta hau haur hezkuntzako etapan garrantzi handia izaten du, izan ere, haur bakoitzar bere izaera, guztuak, lagunak etabr ezagutu egiten ditu etapa horretan. Ideia eta bizipen hauek oinarri hartuta, haurren munduan sartzeko aukera ezinhobea izan daiteke, gorputzaren adierazpenari eman behar zaion garrantzia emanez, eta hau, haur bete eta zoriontsuak izatera lagunduz.
Gabon! Ni Jokin naiz, alde batetik, minor hau aukeratu egin dut gorputz hizkuntza lantzen delako eta niretzako Haur Hezkuntzako klasetan garatzea eta sustatzea ezinbestekoa da. Gorputz hizkuntza komunikatzeko beste tresna izan daiteke, batzuetan begirada, keinu edo gorputzaren formarekin, zer nahi dugun esan eta pentsatzen duguna adierazten dugu.
Bestalde, txikitatik ahozko eta idatzizko adierazpenak ez zaizkit onak izan, dislexia izan nuelako, horregatik nik uste dut, gorputz hizkuntzaren bidez hobeto adierazten naizela.
Kaixo! Ni Naiara naiz, eta egia esan, asko kostatut zitzaidan minor hau aukeratzea. Nire barnean banekien hau nahi nuela, baina nik sentitzen nuen beldurra oso hadia zen. "Eta ez banaiz eroso sentitzen?" galdetzen nion neure buruari etengabe, baina, aldi berean, banekien beldur honi bizitzako momentu batean aurre egin behar niola eta hau oso aukera ona izango zela. Beraz, ausarta izan nintzen eta ikaragizko gogoa nuen minorrean sartzeko pusoa eman nuen. t
Dramatizazioak aukera eman dit betidanik izan ditudan intseguitateak eta beldurrak alde batera uztera eta ni naizen bezala izatera, eta benetan inoiz baino hobeago sentitzen naizela neure buruarekin.