Agerraldiak/Saioak
EKITALDIA. Aurkezpena.
Hilmaren aurkezpena margotzen duen bitartean
EKITALDIA. Herminaren agerpena.
Ahizpa sartu eta bion elkarrizketa"
EKITALDIA. Hilketa.
Ahizpa hiltzen da eta dolua lantzeko momentua iristen da
EKITALDIA. Hilerria.
Deprimitu egiten den momentua eta doluaren lanketa ondoren lagunartekotasuna "The Five" kolektiboarekin
EKITALDIA. Lagunekin elkarrizketa.
Emakumeen egoeraz eta egunero bizitzen duten egoeraz hausnartu egiten dute, ondoren bere buruei barre eginez
''The five'' taldeari sorginak deitzen dietenez, sorginaren dantza agertuko da ''Sorgina pirulina erratza gainean...''
EKITALDIA. Rudolf-en agerpena.
Rudolf-ek proiektu bat proposatuko die eta Hilmak onartuko du
EKITALDIA. "What a human being is".
Hilmak egunak eta gauak pasako ditu Rudolf-ek eskatutako kuadro bat sortzen
EKITALDIA. Hilmaren hilketa.
Hilmak publikoa agurtzen du eta hiltzen da
EKITALDIA. Hilmak merezitako indarra eman.
2o urte geroago Rudolf agertzen da berriz eta Hilmaren kuadroak erakusten dio publikoari
OBRA BUKATZEN DA, 22 minutuko iraupenarekin.
Elkarrizketak eta akotazioak
(Obra hasiko da kaballete, aulki eta margotzeko materialarekin. Halaber, oihala gorriz egongo da, eta musika hasiko da. Argiari dagokionez, bakarrik aulkian izango du indarra.)
(Erretoproiektoreak gelatik jarrita egon)
ESZENA: Hilma af Klint margotzen (antzerkia egiteko ekarriko dugun kaballetearekin) eserita lonaren aurrean, eta haurrei begira bere burua aurkeztu, musika batekin egoera emanez. (MUSIKA:
https://www.youtube.com/watch?v=J9JaTWX8znA)
Musika sartu, eta margotzen ikusiko da lonan. Ondoren hitz egin eta margotzen geratu. Margotu, hitz egin, margotu, hitz egin…. tarteka, lasai lasai eta egoera sortuz.
Hilma hitz egiten duen bakoitzean, bideoa gelditu. Esertzen denean, aulkiaren soinuarekin, bideoa jarri. Hitz egingo duenez, beste argia piztu. Musika baxuagoa jarri.
HILMA: Kaixo, Ni Hilma naiz. Badakizue zer gustatzen zaidan egitea? Margotzea gustuko dut, asko asko margotzea. Horretara noa...baina shhh! sekretua da, ezin du inork jakin! Zer…. (tristura) emakumeoi ez gaituzte uzten… Baina horretara noa! SHH!
Argia itzali. Musika igo.Denbora ixilik eta margotzen jarraitu... lasai lasai dago. Musika baxuagoa jarri. Argia piztu.
HILMA: Ahaztu zait esatea...Suezian jaio naizela, eta 17 urteko emakumea naizela. Gainera, asko asko maite dudan ahizpa bat daukat, bai, txikitxoa, 9 urtekoa.
Argia itzali. Musika igo. Margotzera berriro.
ESZENA: bere ahizpa sartzen da (Hilmak 17 eta ahizpak 9)
Hilmak margotzen jarraitzen duenez, bukatzen dagoen bitartean bere ahizpa sartzen da. Musika baxuagoa jarri.
HERMINA: Kaixo! Jada etxean nago! Norbait dago hemen??
HILMA: Kaixo ahizpatxo! Atzeko egongelan nago, etorri bakarrik bazaude.
Hermina oinez, publikoan zegoelarik, Hilmaren egongelara joaten da. Argia piztu.
Margotzeari uzten dio eta bideoa gelditzen da.
HERMINA: Ara! Margotzen zaude. Ikusten bazaituzte…
HILMA: sh! itxi atea mesedez. Zer moduz erosketan ahizpatxo?
HERMINA: ongi! ez zegoen eguneroko ogia baina beste bat hartu dut. Ez du inporta ezta?
HILMA: ez dut uste ezer esango dizutenik. Lasai egon.
HERMINA: zu zer egon zara egiten goiz osoan? Margotu eta margotu, beti bezala?
HILMA: Ba bai, betiko martxan. Baina ez galdetu hainbeste, ongi dago emakumeok margotzea nahiz eta sozialki onartua ez egon. Bueno utzi margotzen eta joan jolastera.
HERMINA: Bueno, ba… agur “margolari” (humor)
Musika igo. Argia itzali. Ahizpa joaten denean, margotzen jarraitu eta bideoa bukatzen da. Koadroaren argazkia jarri denbora luze batez.
ESZENA: Hermina hil egiten da 10 urterekin.
Hermina jolastera joaten da lonaren atzera (ez zaio ikusten). Margotzen bukatzen duenean, erretroproiektorea piztu eta proiektorea itzali eta dolu sentimendua izango du. Musikarik gabe. Herminaren galera sentitzen duenez, berari deika hasiko da.
Argiak piztu.
HILMA: Hermina! Hermina!
HILMA: Hermina! Zer gertatu da! Non zaude! HERMINAAA…!
Argiak itzali. Ez du zergatia ulertzen baina dolu sentimendua adierazi. Bat batean lonaren atzean, Hermina agertzen da, lurrera eroriz. Musika jarri pixkanaka: https://www.youtube.com/watch?v=RLwTyMZSp34https://www.youtube.com/watch?v=RLwTyMZSp34) Ezin du lonaren atzera joan, eta frustrazioa (eskuarekin saiatu harrapatzen lonaren aurretik, baina bera atzetik dagoenez ezin du harrapatu). Itzala lurrean dagoelarik, paretak itxi herminaren irudia kendu arte (bi kartulina beltzekin). Erretroproiektorea itzali. Argiak piztu.
Hilma frustrazioa sentitu eta margotzeko materiala pikutara bota.
Paretak ixten diren momentuan, iluntasuna egongo denez, aprobetxatu eta bideo bat jarriko dugu (hostoak erortzen, nostalgia, hilerrira joateko errepresentatzeko). Bidera abiatzen da (berokia hartu eta kalera doa, poliki poliki oinez...haizearekin, hostoekin). Loreak ditu, eta horiek uzten ditu bere ahizpatxoaren hobian. LOREEN ERREPRESENTAZIOA GARRANTZITSUA. Lore horiek bere malkoen errepresentazio metaforikoa izango litzateke.
ESZENA: Deprimituak dago eta hilerrira “The Five” joaten direnez, eramaten diote margotzera
publikoari begira.
HILMA: zer egingo dut orain nire ahizpatxoa gabe? lagundu…
Hilma negarrez geratzen den bitartean, bostak diren taldekoek, loreak hartu, eta berarengana joaten dira banaka. Berarekin jarri, laztandu, eta esaten diote…
(Musika hasi baxuagoa jartzen… kendu arte)
CINCO 1: Hilma lasai, zurekin gaude guztiok
publikoari ere erreferentzia eginez
CINCO 2: goazen denak margotzera, liberazioa behar duzu.
Hostoen bideoa gelditu. (Bakoitzak bere koadernoa eta margoak hartu, publikotik ere egongo direnak eta eseriko dira). Musika alaia jarri: https://www.youtube.com/watch?v=J9JaTWX8znA . (Baina baxua, hitz egingo dute)
ESZENA: “The five”-ren taldean elkarrizketak eta denak margotzen. Honetan, elkarrizketa klabe bat egongo da, gure zapalketa sartuz: emakumea izanez, nola publikatu obrak? izan ahalko dute? nola egingo dute?
Ibiltzen doaz, bakoitzak koaderno bat hartzen du eta lurrean eseriko dira. Denak margotzen hasten dira.
(Cinco 3ren argazkia eta obra bat jarri pantailan.)
(CINCO3 altxatzen da eta CINCO1-en koadroa ikusten du, eta esaten du)
CINCO3: A ze talentua daukazun! Beste mundu batean egongo bagina, ez duzue imaginatzen ze triunfoa izango genukeen…
(Cinco 2-ren argazkia eta obra bat pantailan jarri)
CINCO2: Egia esan, gizonek boterea duten gizarte honetan ez dira ohartzen emakumeon botereaz eta talentuetaz.
(Cinco 1-en argazkia eta obra bat jarri)
CINCO1: Joe baina, nik ere bi esku ditut, begira!
Ikusleari, bere eskuak erakusten dizkio, harridura edo ulertzen ez duen zerbaiten aurpegia ezarriz.
Bi esku, bi begi, berdin hartzen dugu arkatza…BEGIRA!
Berriro ere erakutsi
Zein da desberdintasuna? benetan ez dudala ulertzen, zer daukate gizonek guk ez dugunik?
(Cinco 4-ren argazkia eta obra bat jarri)
CINCO4: Ez dut ulertzen zergatik emakumeoi desberdin ikusten gaituzten… Espero dut hurrengo belaunaldietan egoera hau aldatzea eta guk bezalako emakumeek marrazteko aukera izatea… Hala ere, egiten dugunaz harro egon behar dugu!
eta bat batean izoztu. BIGARREN ESZENA.
Musikaren bolumena igo
Hilma altxatu, eta margotzen hasten da. Proiektorean, bere kuadro baten bideoa, Bitartean Hilma dantzatzen, margotzen, poesia, musikala emozionala.
Kuadroa bukatu eta bat batean…… PUM. eta musika gelditu eta hilmaren argakia jarri)
HILMA: aizue aizue! Entzun duzue hori????
CINCO 2: Zer izan da hori??¿?¿?¿
CINCO 3: begira begira, ikusi Hilma, zu zara!
HILMA: Zergatik nago ni hor? Nor dago hitz egiten nitaz oraingoan….?
CINCO 4: Badakizu, sozialki ez gara “Emakume ONAK” Jijiji
CINCO2: Sorginak deitzen gaituzte, bazenekiten? Marrazteagatik eta “Ezberdinak” izateagatik…. SORGINAK!
CINCO 3: JAJAJAJAJ eta zer da sorgina izatea?
HILMA: Ba orduan, sorginak deitzen bagaituzte…. goazen sorginak izatera!
Musika alaia berriro piztu baxu
CINCO 4: goazen goazen…!
Bere aurpegiari, margotuko diogu (sudurra, txanoa, mokua eta erratza) horretan jarri, bere aurpegia sorgina izateagatik. Humorez, sozietateaz parre eginez.
CUATRO4 Sudurra marraztu
(hurrengo argazkia pasatu, hilma sudurra margotuta)
HILMA: begira zer sudur dudan sorgina izateagatik !!!
CUATRO4: Mukia erortzen ari zaizu eta… jajajaja
(bitartean moko bat marraztu airean)
(argazkiari mokoa gehitu)
CUATRO 2: Hilma Hilma! Begira zer erratza ezarriko dizudan sorgina izateagatik!!
(Erratza marraztu)
(Argazkiari erratza gehitu)
CUATRO1: JAJAJAJAJA.
CUATRO 1: Begira ze garatxo atera zaizun..!!
(Garatxoa marraztu)
(Argazkiari garatxoa gehitu)
CUATRO3: Jajajaaj eta ze txano hain handia duzun!
(Txanoa marraztu)
(Argazkiri txanoa gehitu)
DENAK BATERA: sorgina pirulina, erratza gainean. Ipurdia zikina….
(Argazkia kendu, jarri guztion argazkia)
(Margozten jarraitu…)
ESZENA:
(Bat batean gizon bat sartzen da, proiektu bat proposatzeko asmoarekin.)
GIZONA: Kaixo, Rudolf naiz. (publikoari begira)
( Neskei begiratzen die orain)
Proposamen bat daukat zuentzat, proiektu handi bat egiteko aukera duzue, proiektu erraldoi bat! Denbora asko eskaintzen duen proiektua, oso garrantzitsua, zuen bizitza aldatuko duena.
HILMA: Ados, eta zein da proiektu hori?
GIZONA: Artearen mundua elkartzen duen eraikin berri bat sortuko da.
Eraikin hori inguratzeko margolan berezi bat behar dugu, eta pentsatu dut zuetako batek sortzea.
CINCO1: Nik ez dut ezta entzun nahi… ez dut arazorik izan nahi, ni banoa neskak
(irtetzen da)
(Bere argazkia desagertu)
CINCO2: Nik ez dut parte hartuko, ez dut uste komenigarria denik garai honetan zuk proposatutako egitea… gero arte neskak.
irtetzen da
(Bere argazkia desagertu)
CINCO3: Niri ez zait interesatzen… ados nago beraiekin, agur.
irtetzen da
(Bere argazkia desagertu)
CINCO4: Ni ez naiz zutaz fidatzen… agur. Beraiekin noa Hilma, esango didazu.
irtetzen da
(Bere argazkia desagertu)
(Hilmak publikoari begira eta baietz esaten du buruarekin)
(Bkarrik hilmaren argazkia bakarrik gelditu)
HILMA: Ados, ni prest nago proposamen hori aurrera eramateko.
(Musika altuagoa jarri) Musika jarri: https://www.youtube.com/watch?v=J9JaTWX8znA
(Rudolf eszenatik ateratzen da eta desagertzen da)
Hilmak bere aulkia, Kaballetea eta margotzeko materiala hartu, besarkatu eta berriro bere lekuan jarri)
(aulkian eseri eta margotzen hasten da)
Argiak itzali.
ESZENA: Hilmak guk aukeratutako obra margotzen egongo da. Denbora asko pasatzea da helburua lan handia delako.
(Bitartean, lonan agertuko da Hilmak margotzen duen obra ikusiz (grabatuta egongo da)
(Denbora baten ostean)
(Hilma margotzen gelditu, altxatu eta publikora joan)
(Musika baxuago jarri)
Argia piztu.
HILMA: Gauak eta gauak egon nahiz margotzen…. ea jada bukatzen dudan…. koadro oso garrantzitsua da niretzat…. ( publikora begira)
(Hilma berriro eseri)
(Musika igo)
(Argia itzali)
(Margolana bukatzen du)
(Kuadroa bukatuaren argazkia)
HILMA : Listo, bukatua
(Musika baxuagoa)
(Argia piztu)
(Berriro gizona sartzen da eszenara, margolana begiratzen du eta harridura aurpegia jartzen du)
GIZONA: hau ezin da publiko bihurtu, Hilma, emakumea zara! Nire gomendioa izango litzateke… urte asko pasa beharko dira zuk obrak publikatzeko… Itxaron beharko duzu… :(
(Koadroa desagertzen den bideoa jarri)
HILMA: Nola? Nork esaten du hori?? (haserre)
GIZONA: Gizarteak hilma…..
HILMA: Ez da bidezkoa!!!
GIZONA: Horrelakoa da bizitza…. (eszenatik irten)
HILMA: Baina baina baina …. normala iruditzen zaizue??? (publikora begiratuz)
(eta eszenatik ibiltzen hasten da haserre, bat batean gaizki sentitzen da eta pixkanaka hiltzen da)
(Hilma gaizki sentitzen denean erretroporoiektorea piztu eta bideoa kendu).
ESZENA: Hilma hiltzen da, tranbia batek akatuz 82 urterekin
Musika nostalgia: https://www.youtube.com/watch?v=RLwTyMZSp34
Lonaren atzean tren bat pasatzen joango da. (kartulina beltz batekin tapatzen joan) Bitartean, Hilmak bere hiltzeko momentua iritsi dela nabaritzen joaten da. Horrela, lonarengana gerturatzen den bitartean, honako hau esango du, intentsio gutxirekin.
(Musika baxuagoa)
HILMA: nire denbora heldu da… Espero dut, nire obrak noizbait zuek ikusteko aukera izatea…
(Argia itzali
Lonaren atzean dagoenean, lurrera erori eta hil egiten da. Dena itzaliko da.
(Musika kendu)
ESZENA: Gizonak bukaera emanez kontatu Hilmak pasa duena; 20 urte pasa dira hil zenetik eta publikatu berriak dira. Abstrakzioa sortu duen emakumea, baina boterea. Koadroa lonaren atzetik egotetik, aurrean egotera pasatzen da.
GIZONA: Aspaldiko! Hilma duela 20 urte hil zen, zorionez bere obrak ikusi ahal ditugu. Begira begira!
(Musika alaia baxua)
(lona seinalatu eta koadro garrantzitsua jarri markoarekin)
(gizona ibili lehenengo retroproiektore eta piztu)
GIZONA: Hau, Nueva York eko museo batean egin zuen erakusketa.
(ibili eta bigarren eretropoiektorea piztu)
GIZONA: Honako hau suetziako espozizioan egon zen.
(Ibili eta 3. eretroproiektua piztu)
GIZONA: Malagan
(Ibili eta 4. eretroproiektua piztu)
GIZONA: Eta parisen.
GIZONA: disfrutatu.
(Gizona eszenatik atera)
(Musika igo)
(denbora baten ostea musika pixkanaka kendu)
(denak eszenatokira atera eta argia piztu)
(Agurra 3 aldiz)
OBRA BUKATZEN DA.