Jada modulu lana amaitu dugularik, atzera begiratu eta emozioek gogor jotzen gaituztela esango genuke. Ebaluaketa eta ondorio bat hasteko, guk bizitakoa ongi aipatzearen garrantzia kontuan hartuko dugu. Prozesuari garrantzia emango diogu, talde modura nola eragin gaituen, esfortzu eta emozio maila ezberdinetaz hitz egingo dugu... baina gehien bat, positiboki bizi izan dugun elkartasun eta profesionaltasunaz.
Talde funtzionamenduari dagokionez, elkarrekin izan genuen komunikazioa oso positiboa eta profesionala izan dela uste dugu. Antzezpen bat egiteko profesionaltasunak duen garrantziaz ohartu gara talde modura. Nahiz eta lagunak izan eta batek paper bat edo bestea nahi izan, komunikatzen saiatu gara eta paperak buruarekin eta helburuekin elkartu genituen. Horregatik talde modura ongi funtzionatu dugula esango genuke; alde batetik elkartasuna eta lagunartekotasunak indarra duelako, hau da, konfiantza landu dugulako, baina beste aldetik profesionaltasun maila altua izan dugulako eta komunikazio positiboa landu izan dugulako.
Hasieran, prozesua hasi ginen momentuan, estresa eta jakineza izan ziren emozio indartsuenak. Ez genekien nondik heldu lanari, proiektu honi. Oso handia zela iruditzen zitzaigun, denbora gutxian egin beharrekoa. Egia esan, prozesua zaila izan da eta esfortzu asko eragin du, baina esfortzuak pena merezi du. Baita nabaritu dugu ere ensaiatzeko lekua unibertsitatetik kanpo izan denez, seriotasuna eta konstantzia mantentzea zaila egin zaigu. Azken finean etxe batean elkartzen egon gara eta askotan kontzentrazioa galtzen genuen tontakeriak egiten edo beste gauzei buruz hitz egiten. Prozesua ikusita, oso urduri jarri ginela aitortu behar dugu, ez genuelako usten bai denbora aldetik, bai materiala aldetik bukatuko genuenik. Baina azkenean, talde kooperazioa eta elkarlana sustatu eta gero, aurrera ateratzea lortu izan dugu.
Lotsa alde batera uztea izan da gure lorpenetako bat. Hasieran, klase guztiaren aurrean antzerkia egiteagatik genuen lotsa izugarria zen, baina pixkanaka eta entsaiatzen, lotsa hori kentzen joan ginen. Irakasleek ere asko lagundu ziguten lotsa hori kanporatzen. Haien aholkuekin eta klaseekin errazagoa izan zen. Presioak eta nerbioak kontrolatzen jakitea ere asko lagundu ziguten. Ikasturte amaierako lan indartsua antzerki baten eskuetan izateak beldurra ematen zigun. Azkenean ez gaude antzerkiak egiten ohituta eta presio handia izan zen. Gainera horri gehitu behar diogu 30 pertsona guri begira zeudela. Pertsona askoren aurrean ongi pasatzeak eta motibazio altua izateak duen zailtasuna gainditzea izan zen landu behar genuen beste faktore bat.
Inoiz ez dugu besteen aurrean obra bat egin eta horregatik, zailtasuna izan dugu batez ere ahotsa proiektatzerako orduan. Gainera, musukoa eramateak gehio zaildu du ekintza. Hori dela eta, zaila egin zaigu tonua egoki eta ulerkorra mantentzea besteen aurrean. Hala ere, lotsarekin lotu daitekeen faktore bat da ere, publikoaren aurrean gehio exageratu behar genuelako eta horrek tonua jaistea eragiten zuen.
Bakoitza bere paperean sartzea lortu genuen, kostata baina lortuta. Horretarako hainbat entsaiu beharrezkoak izan ziren, ze lehenengoetan batez ere, antzezten genuen baina ez genekien ondo nola jokatu, ze jarrera eduki... hau da, gure izaerarekin antzezten genuen, ez guk antzeztu beharreko pertsonaiekin, eta hori oso nabaria zen. Horregatik, behin eta berriro entsaiatzen, gidoia irakurtzen eta taldeon laguntzaz, bakoitza pixkanaka-pixkanaka bere paperean sartzen hasi zen, horiek zituen emozioak, pentsamenduak, sentimenduak... barneratuta.
Hala ere, nahiz eta gustora egon prozesua eta emaitzarekin, hainbat gauza hobetuko genituzke. Adibidez, musikarekin arazo larri batzuk izan genituen hasieratik, eta irakasleek esan ziguten kableak batzuetan arazoak ematen zituela, baina guk horrela jarraitu nahian, ia kasurik ez genien egin. Hortaz, antzezpen egunean, kableak arazo bakarra eman arren, arazoa izan zen, eta momentu batean musika ez zen entzuten. Baina arazoa laster konpontzeko aukera izan genuen eta antzezpenarekin jarraitu genuen.
Bestetik, esan bezala, "coronavirus" gaia dela eta, ez dugu espazio nahikorik izan entseguak egiteko eta horrek zailtasunak eragin dizkigu antolatzerako orduan. Gainera, espazio falta izateaz aparte, material falta ere somatu dugu, azkenean ezin genuen erabiliko genuen baliabideekin gehiegi esploratu. Azkenik, loreen sorkuntzan hainbat arazo ere nabarmendu ziren. Hasieran horiek prestatzen hasi ginen kartoizko zati luzeekin eta paper ''pinocho''-rekin. Beraz, horri ekin genion eta 8 lore prestatu genituen. Baina irakasleek ez zuten oso gustoko, eta aldatzea erabaki genuen, baina hori antzezpena baino bi egun lehenago egin genuen eta pixka bat agobiantea izan zen, egia esan. Lastoekin egitea erabaki genuen. Hala ere, nahiz eta estres hori izan, pena merezi zuen hobeto atera zirelako eta antzezpenean ondo erabili genituelako.
Ondorioz, esan dezakegu oso gustora sentitu garela prozesu honetan zehar eta asko ikasi dugula esperientzia honetaz.