Proiektu honetan aukeratu den obra, arte abstraktuan oinarritzen da. Landuko dugun artistak (Hilma af Klint-ek), bere obretan eta honekin bere bizitza abiapuntutzat hartuta, artearen munduan sartzen da. Hilma Af Klint-en artearen oinarriak ezagutzen hasteko, Rousseuk hurrengo hau azaldu zuen: “Claramente para Hilma af Klint, el reto era escapar al determinismo biológico sin contravenir completamente los preceptos sociales de su provinciano entorno, extremadamente estricto y conservador. Ése es el contexto cultural en el que hemos de releer su práctica mediúmnica’’ (Rousseau, P., 2013, in Díaz eta Sánchez, 163. or.).
Aipatutako autorea, hau da, Hilma af Klint, Solnan (Suetzian) jaio zen 1862. urtean. Bere hezkuntza artistikoa Estokolmoko eskola batean gauzatu zuen, instituzio horretan emakumeak onartzen zirelako. Han marrazten ikasi zuen, eta momentu horretan espiritualismoan interesatzen hasi zen. Garai horretan berak egindako obra motak ez zeuden ondo ikusita, are gutxiago sorgina izan zitekeen emakume batentzako. Horregatik, bere esperimentazioak modu sekretuan mantendu eta kuadro normalak egiten zituen bizirauteko.
Artista honek ez zuen prozesu bat jarraitzen errealitatea adierazteko, baizik eta bere emozioak eta sentimenduak irudikatzen zituen. Testuinguruan kokatzen hasteko, arte abstraktuak ez du irudikatzen mundu naturalaren adierazpena, baizik eta errealitate berri bat sortzen du, eguneroko ikuspuntutik aldenduta. Hilma af Klint abstrakzioaren aitzindaria dela esan daiteke, “Su fin es plasmar la dualidad como motor del mundo y producir, en palabras de la artista, una “imagen primigenia” conciliadora de opuestos y reflejo de la unidad de la que, a su juicio, todo procede.” (Museo Picasso de Málaga). Hortaz, kolorea eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. Halaber, kolorearen indarra nabarmentzen da. Historiaurrean sortu zen, baina tendentzia artistikoa XX. mendean bihurtu zen.
Izan ere, bizi izan zituen egoerak eta sentimenduak hartu eta obretan plasmatu zituen, abstrakzioa sortuz. Marcel Brion-en (1963) hitzetan, “El cubismo trabaja sobre el objeto inicial el arte abstracto lo elimina, o no lo retiene sino como emoción, como choque motor.”. Hala nola, Díaz eta Sánchezek dioten bezala (2015), Hilma Af Klint-en pintura sentitu egiten da berarekin bat eginez eta mundu ezezagunetara eramaten utziz, nahiz eta, itzultzen garenean, gogoeta egin eta pentsatu behar dugun nola gertatu den emozio hori idazlanaren aurrean.
Hilma af Klint talde baten partaide zen, 'Las Cinco' “The Five” (de Fem) izenekoa. Emakumeez sortutako taldea zen, non honetan “maisu altuak” (maestros elevados) deiturikoekin kontaktuan jartzearen garrantziaren sinesmena partekatzen zuten, saio espiritualak sortuz.
Emakume honek sortutako lan sekretu horiek ekarpen handia izan dute artearen istorioan. Izan ere, 1000 kuadro abstraktu baino gehiago aurkitu izan dira, arte abstraktoaren aurkikuntza baino lehen. Beraz, Alex Vicentek esan bezala, Kandinsky ez zen arte abstraktua sortu zuen lehenengoa 1911an (Alex Vicente, La mujer que inventó la abstracción, 2013).
1925ean artista honek margolana alde batera utzi zuen, arte abstraktua nahiko finkatuta baitzegoen eta jende gutxik ezagutzen zuen bera. Momentu horretan, Rudolf Steiner izeneko gizon batek bere kuadroak ikusi, eta bera ere obra horiek zuten kalitate artistiko eta espiritual handiaz konturatu zen. Nahiz eta berak ere Hilmaren profesionalitatea ikusi, 50 urte gehiago ezkutatzen egotea eta obra horiek argirik ez ikustea gomendatu zion, sozialki ez ulertuak eta ez onartuak izango zirelako. Gomendio honi kasu eginez, Hilma af Klintek hori egin zuen.
1986. urtera arte munduak ezin izan zuen bere obra ezberdinetaz gozatu, hala ere, momentu horretan ez zitzaion garrantzi handirik eman, artearen istorioa garai horretan aldatzea ez zeukan interes gehiegi. Gainera, MoMak ez zuen ezta arte abstraktoen obren artean bere obra barneratu nahi izan.
Artista honen bizitzak eta obrak, artearen historiaren zati garrantzitsu bat erakusten du; emakumeen papera urte ezberdinetan zituen zailtasunak erakutsiz, eta artearen ulermen ezberdinak erakarriz. Artea ezberdin definitzen zuten pertsonak osatzen zuten sozietatea, gaur egun ere hori bera gertatuz. Marcel Duchamp-en esanetan, ‘’Contra toda opinión, no son los pintores sino los espectadores quienes hacen los cuadros’’ (Marcel Duchamp in Pierre Cabanne, Conversaciones con Marcel Duchamp, 63.or., 1967).
Aipatutako artistak izandako bizitza eta sortutako obrak hezkuntzara eramaterakoan horrelako proiektu batean, Ricardo Marínek (2003) esaten duen moduan, hezkuntzarekin lotu zuen artea hau adieraziz, “hezkuntza artistikoa ez da gauza politak imitatzean oinarritzen, ezta apaintzeko eta obra artistikoak egitea, Kreatibitatea oso garrantzitsua da, baina ez da gauza bakarra, izan ere, haurrek adierazteko modu propioak dituzte, hauek baloreak izanez.” Gainera, Kupareok (1994) adierazi zuen moduan, edertasuna eta artelanaren esentzia arte gauzatzetan errazago nabarmentzen dugu, gu geu artista bihurtzen garen momentuan, nolabait, sentimenduren bat, ideiaren bat sumatuz. Sarlék dio (2006) ‘’El maestro deberá enriquecer el juego en la medida en que amplíe la base de experiencia que nutre las situaciones imaginarias (...) Y a su vez, al iniciar el juego, su intervención estará en función del guión que los niños van armando” (149.or.).
Artearekin amaituz eta dramatizazioarekin hasteko, Platonek eta Aristotelesek esaten zuten moduan, ‘’El arte es una disposición de mover al hombre a hacer una creación; acompañada de razón y belleza’’ (Platon eta Aristoteles in Definiciones de arte según diferentes artistas, 2014). Horregatik, hau kontuan hartuz, artea eta dramatizazioa lantzea proiektua sortzeko ezinbestekoa izango da.
Jolas dramatikoa jolasteko mota bat da non umeek honetan rol desberdinak hartzen dituzten. Mayorrek (1987) dio jolas dramatikoa egoera elkarreragilea, elkarrekikoa eta sinkronizatua dela, non haurrek hainbat rol hartzen dituzten. Jolas dramatikoan gainera, hainbat adierazpen artistiko garatzen dira; adibidez: irudikapen artistikoa, dantza, gorputzaren adierazpena, hizkuntza plastikoa eta bisuala, pentsamendu abstraktua, alfabetetzean, matematiketan eta gaitasun sozialetan.
Espazio eta denbora desberdinetan murgiltzeko gai da, hau da, itzalen bidez lortzen du denboraren igarotzea sentiaraztea. Izan ere, hauek antzerkietan erabiltzea gomendatzen du Lequeux-ek (1977), “haur ikusleak aktorea bere itzaletik bereizten eta bizitza horri bere burua ematen ikasten du; deszifratu, interpretatu eta irudimenak bere adimena bezala jarduten du etengabe” hurbiltasuna sortuz eta Tamesek (1985) baieztatzen duen moduan, sozializazio-bideak eta ikaskuntza positiboak eskainiz.
Jolas dramatikoak artearekin eta arte abstraktuaren ideiekin duen lotura behin nabarmenduz, argi dago eskolak hezkuntzan zehar balore batzuetan oinarritu beharko duela, eta dramatizazioak hori eskaintzen duela. Izan ere, Curriculum-ean inplizitu dauden haurtzaroko “100 lenguajes”, Malaguzzik (2005) adierazi zituenei bidea irekitzeko aukera ematen du.
Eskoletan izendatutako oinarri dramatiko eta artistikoak eskuratzen badira, aberasgarritasuna nabaria izango da eta helburu eta eduki asko lortuko dira. Adibidez, Hezkuntza emozionala lantzeko tresna erabilgarria da (Nuñez eta Navarro, 2007); adierazteko eta komunikatzeko bide bat da, besteekin edota indibidualki, baita gure gaitasun kreatiboak ere, askatasuna eta espontaneitasuna estimulatzeko aukera emanez. Moskowitzek (2003) adierazten duen moduan, hezkuntza artistikoak errendimendu akademikoa hobetu egiten du eta honekin batera autoestimuan eta garapen pertsonalean eragin positiboa dauka. Halaber, hezkuntzan jarduera dramatikoak erabiltzeak ikasle guztiei aukera asko irekiko dizkie, non gainera beren gaitasun artistikoak garatzen hasiko diren.
Komunikazio-tresna eta metodoen artean, Llorentek (2000) adierazten duen moduan, irudiak hezkuntza materialaren oinarrizko osagaiak dira, baina klaseetan bakarrik zenbakiak eta hitzak kontuan hartzen dira. Irudiek alfabetatze modu berriak sortu eta eskatzen dituzte, komunikazio trukeak, pentsaerak; baina eskolak alfabetatze tradizionala du ardatz. Honen ondorioz, ez da bakarrik hitza landu behar, begirada lantzea ere beharrezkoa da, irudiaren pedagogia ezarriz. Pérez-Tornerok (2008) dioen bezala, askatasuna, begirada eta aukerek behar duten autonomia bueltatzea ezinbestekoa da, begirada berri bat hezteko asmoz.
Proiektu honetan aipatutako teoria aplikatzeko erabili den materiala anitza izan da, eta horiei erreferentzia egiteko nahian, papiroflexia teknika komentatuko da. Erabili diren loreei dagokionez eta hauek obran zehar daukaten sentimendu eta metafora adierazteko erabili da teknika hau. Sofik (2016) dio paper zuriak, hamaika aukera dituela, eta ez zen hori bultzatzen ari; orduan, pentsaera artistikoaren eta matematika-ezagutzarekin, jende hori beste irudikatze-modu batzuk bilatzen hasi zen, figuratiboak eta ez-figuratiboak. Bombón Cóndor-ek eta Alexandra de las Mercedes-ek (2013) dioten bezala, papiroflexiaren teknikak kontzentrazio asko eragiten du nahi den figura sortu ahal izateko eta haurren motrizitate fina hobetu ahal izateko. Gainera, aipatu diren loreen antolaketari dagokionez, Land Art edo Earth Art nabarmendu egin da, Antolinek (2019) dioen bezala, arte garaikideko korrontea dena, eta naturan bertan aurkitzen diren materialak erabiliz (ia beti) sortzen dira obrak. Honetan, paisaia eta artelana batera doaz. Aitzindaria Robert Smithson izan zen, erreferente bezala hartu dena lan honetarako, bere lana, ‘’Spiral Jetty’’ (1970), kontuan hartuta.
Marko teorikoari amaiera egokia emateko, Pablo Picassok esan zuen: ‘’El pintor no pinta lo que ve, sino que lo que siente, lo que se dice a sí mismo sobre lo que ha visto” (Pablo Picasso in Rocío Cervera, ¿Cómo entender el Arte Abstracto? Parte I, 2017). Gainera, horrekin batu daiteke Kandinsky-k esaten duena, hau da: ‘’Cualquier creación artística es hija de su tiempo y la mayoría de las veces, madre de nuestros propios sentimientos’’ (Vasili Kandinsky, De lo espiritual en el arte, 5.or., 1979).
“El mundo de la pintura es el color y el espacio: el dibujo es esencialmente una división del espacio. Por lo tanto, la pintura es la mente realizándose a sí misma en el color y espacio.” (Barnett Newmann, 2006)