Aipatu den bezala, bigarren zikloko haurrentzat bideratuta dagoenez, horretan oinarrituta dauden helburuak kontuan hartu dira. Helburuak 237/2015 Dekretuan oinarritutakoak dira, eta horiek gure proiektura bideratuz eta pertsonalizatuz gure helburu propioak sortu ditugu. Helburu hauek sortzeko, “zer, nola eta zertarako” galderei erantzun diegu.
Artea ezagutu eta identifikatu, adierazpen artistikoa garatuz artearen baloreak eskuratzeko eta esperimentatzeko.
Antzerki eta gorputz adierazpenak artearekin duen loturaz ohartarazi, honekin irudimena eta sorkuntza garatuz; honako hau esperimentazioa lantzeko asmoz.
Komunikazioa eta adierazpena landu, antzezlanean agertutako teknika desberdinak esperimentatuz eta jendeak horiek eskuratzeko aukera izanez horietaz gozatzeko.
Komunikazio-tresna ezberdinak eskuratzeko bidea egitea eta horietaz gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko.
Kuriositatea eta esperimentazioa piztea eta bultzatzea, honekin sormena eta irudimena landuz motibazioa sortzeko.
Artelanak eta obrak ezagutzea, artea gehiago ezagutzeko eta identifikatzeko, kultura gehiago ikasiz eta ukituz.
Emozio ezberdinak kudeatu eta onarpena lantzea, horiek zer esan nahi gaituzten jakiteko eta emozio eta sentimenduak bideratzen hasteko.
Interes eta errespetuzko jarrerak lantzea, etorkizuneko bizitzan aplikatzeko asmoz eta balore garrantzitsuak barneratzeko asmoz.