Oilarraren bizipena
Egun honetan hainbat jarduera desberdin egin genituen klasean, eta ikasitakoa erabiliz bizipen bat penstatu eta antzeztu genuen. Bizipena burura etortzen zitzaigun lehenengo gauza izan behar zen, buelta gehiegi eman gabe. Helburua ez zen hoberena izatea, baizik eta egun honetan klasean ikasitako teknikak erabiltzea.
Gure kasuan "erritmoen" teknkika erabili dugu oilarrak botatako janaria jaten ari direla adierazteko eta, mugiemendu mekaniko hauen bitartez, erritmoa eta estetika ematea antzezpenari lortu dugu.
Beste aldetik, pertsonai batek oilarra hil duela adierazteko, "ibnozi kolonbiarra" teknika erabili izan dugu. Teknika honen bitartez pertsonai honek bere eskuarekin oilarra kontrolatzen du, eta honen hilketa eragiten du.
Hemen behean aurkituko duzuen bideoa antzerki foroarena da. Prozesua gogorra izan da, egoera oztopatzaile bat antzeztu behar izan dugulako, baina beti ere gure arteko errespetua zaindu da. Prozesu honetan konturatu gara ideia bat sortzeko buelta asko eman behar direla askotan, eta hasieran ikaragarrizko ideia zela pentsatu duguna baliteke horrela ez izatea, hala ere, garrantzitsua da leku batetik hastea, behintzat abiapuntu bat izateko eta ondoren hortik ideia berri batzuk atera ahal izateko, hau da, etengabe esperimentatzen egotea oso aberasgarria dela konturatu gara.
Hala ere, hori ez da izan azkenengo entsaiua, eta ideia aldatu egin da. Honetan, oztopoa jasoko du neska batek, alkohola duen edaririk ez duelako hartzen eta hori dela eta, presio sozialaren eraginez, behartuta sentitzen da alkohola edatera. Gizarte honetan oso mekanizatuta dugu alkohola edatea eta edaten ez duena arrarotzat hartzen da askotan, taldetik kanpo sentiaraziz. Ez dugu alkohola kritikatzen ezta hau edaten dutenek ere, bai ordea edaten ez dutenei errespetatzen ez dutenek. Oso tristea da hain normalizatua izatea alkohola gure egunerokotasunean eta hau positibotzat hartzea.
Naturala den bezala, pertsonak modu desberdinetan garatzen gara eta ibilbide desberdinak jarraitzen ditugu, eta askotan kuadriletan gertatzen da denok ibilbide antzekoa jarraitzen badute, bai alkohola edatearen erabakian, bai bizitzako beste alderdi batean, nahigabe baztertzen zaiola eta errespetu faltak izaten direla pertsona horrekiko.
MAKINARIA - MAITASUNA
Honetan taldekideek egin behar izan dugu makina bat, prozesu bat non maitasuna adierazi behar dugun. Lehenengoa mugimendu jarraitu batekin hasten da. Hurrengoa mugimendu horretara egokitu behar da beste mugimendu bat gehituz. Horrela guztiak lehenengo mugimenduari egokituz "makina" bat formatu behar dute. Gure kasuan "maitasunaren makina" izan zen. Txanpon bat sartzean, makina abian jarri eta oparia ateratzen zen. Orduan oparia atera bezain laster beste batek margotzen zuen. Opari hau bihotz bat zen, geroago bihotza bildu eta opari moduan jartzen zen. Azkenik, oparia jasotzen zuena maitemintzen zen.
ZAPALKUNTZA
Ariketa honetarako, egoera bat irudikatu behar izan dugu 5 irudi osatuz. Modu honetan, guk erabakitzen genuen klaseko besteek noiz ireki eta itxi begiak, argazkien prozesua nabaritu ahal izateko dena jarraian, eta gu mugimenduan ikusi gabe., hau da, argazki desberdinen liburuxka bat balitz bezala. Zapalketa bat egin behar genuen eta guk irudikatutako egoeran bullying-a jasotzen zuen neska bat agertzen da. Bullying-a bazterketa egitean datza, eta hori, zoritxarrez, gaur egun ere bizi daitekeen egoera da. Askotan, beste alde batera begiratzen dugu, ez dela ezer gertatzen sinestu arte, eta hori akats larria da, honen erruz, jende askoren bizitza aldatu izan delako urteetan zehar.