NORABIDEAK HAUTSI, GORPUTZ OHITURAK APURTU
Ohiturak apurtzeko ariketaz hitz egiteko garaian, honako hau ezarri nahi izan dugu. Edozein tokitatik ibili behar ginen, zirkuluetan bueltarik eman gabe, hau da, norabide ezberdinak sortuz. Hori bai, bat-batean gure bidea hautsi eta zentzua aldatu behar genuen, desmekanizazioa sustatuz. Irakasleak, arauak ezartzen hasi zen: zenbakiekin jolastu adibidez. "Bat" esaten bazuen Eiderrek, motel-motel ibili behar ginen eta enbat eta altuagoak izan, orduan eta azkarrago ibili behar genuen. Horrela, hamarrera iritsa arte, non ea ea korrika joan behar ginen. Ondoren, jolasaren erdian, arauak aldatu egiten ziren, eta "hamarra" motelena zen eta "bat-a" azkarragoa. Aurreko arauarekin ez nahasteko, gehiago kontzentratu behar ginen.
EHIZTARIAK ETA ANIMALIAK
Harrapaketa jokora jolastu genuen. Baina ez ziren betiko arauak. Ehiztariak eta hainbat animalia zeuden; beraz, ehiztariek erabakitzen zuten animaliak besteak izateko. Adibidez, barraskiloak garela esaten bazuten, mantso ibili behar genuke, gazelak bagina, oso azkar, eta horrela ehiztariek ehizatu egiten gintuzten.