Ikasgai honetan izan ditugun klase guztiei hasiera emateko, hainbat ariketa desberdin egin ditugu gorputza berotzeko eta askatzeko. Hori dela eta, ariketa hauekin ohartu gara hauek dituzten abantailez eta uste dugu gomendagarria izango zela gure egunerokotasunean hauek lantzea eta bultzatzea. Gainera, arreta lortzeko baliogarriak direla ere konturatu gara. Halaber, hori guztia kontuan izanda, egunak alaiagoak izan dira ariketa horiek egin ostean.
Klaseak hasteko, esan bezala, gorputzari garrantzi handia eman diogu, hori ulertzeko eta ezagutzeko. Horretarako, luzatzea ezinbestekoa izan da, besoak, hankak... hori dena aktibatzeko eta zure gorputzarekin konektatzeko eta honetan dugun energia areagotzeko. Horretaz aparte, gorputza utzi eta sentitzeko aukera ere izan dugu, horri entzun diogu eta aske ibili gara, gorputzak berak kontrol hori hartuz.
Halaber, ariketa horien bidez estresa baretzeko aukera dago, gure buruarekin armonian egon ahal izateko. Besteak beste, momentu bakarra eta berezia da zurekin konektatzeko, baita arnasketa kontzientea lantzeko ere.
Energia pasatzeko, esku bat bestearen gainean oso azkar irristarazi behar genuen "ja" hitza oihukatuz. Hori aldameneko ikaskidea pasatu bezain laster egin behar zen. Aldagaietako bat "boing" esatea zen. Horrekin norabidea aldatzen genuen, eta energia beste aldera pasatzen zen. Beste aldagaietako bat, "superheroia" hitza zen, borobilaren beste ikaskide bati eskuarekin seinalatuz eta hitz hau oihukatuz. Orduan ikaskide honek berriro hasi behar zuen energia pasatuz. Oso azkar ibili behar ginen hau guztia egiten genuen bitartean eta erritmoa mantenduz. Ondorioz, hemen landu dugun gehiena arreta eta kontzentrazioa izan da, ekintza honek erreakzio azkarra behar zuelako.
Horretaz gain, energia askatzeko beste hainbat ariketa egin ditugu, adibidez ''moskito afrikarra''. Honetan, borobil handia egin behar izan genuen, eta batek inguruan zeukan moskito hori. Bere aldamenekoek, biek batera harrapatu behar zuten beren eskuekin, erdikoa makurtzen zen bitartean. Eta horrela igaro behar zen jolas osoa. Honetan, ikaskideen arteko kooperazioa, adostasuna eta koordinazioa landu izan dugu.
Azkenik, karate bezalako ariketatxo bat ere egin dugu. Honetan simulatu behar izan dugu karateko mugimendu batzuk orden eta zentzu zehatz batekin egoera zein den kontuan hartuz. Hau da, hasten den pertsona "hia" esaten hasten da, besoak altxatuz. Segidan bere alboan dauden bi pertsonek espata bat balute bezala erdikoari "mozten" dute aldi berean,"xu" esanez. Segida bukatzeko erdikoak zirkuluan dagoen beste bati seinalatzen du "ya" oihukatuz, segida bukatutzat ematen da eta prozesu osoa berriz hasten da, erritmo bat mantenduz. Aurreko ariketan bezala, arreta eta kontzentrazioa berebizikoa izan da.