“Improvisación es vida en un microcosmos: el reto constante por mantener el flujo vivo de la mente evitando una mente apagada y con malestar (...). Si percibimos claramente nuestra experiencia presente, sin referencias al pasado o al futuro, gustos o etiquetas, cada momento de la experiencia se resuelve en el siguiente momento. Esta resolución también es un nuevo momento, un comienzo. Eso es improvisación: el vivo fluir.”
(Zaporah, Ruth, 1987, 34 orr. )
Inprobisazioa lantzeko ariketa ezberdinak landu ditugu klasean, non horiek emozioen eta gorputzaren arteko komunikazioa eta elkartasuna lortzeko helburu nagusia duten, adierazpena eta komunikazioa lantzeko. Inprobisazioa arlo ezberdinetan ulertu daiteke, eta klasean egindako zenbait ariketa komentatu nahi izan ditugu.
TALDE INPROBISAZIOA
Klasekideak iritsi egiten ginen momentuan jada irakasleak berotzeko ariketak prest zituen. Egia da, nahiz eta beroketa jolasa den, inprobisazioa lantzen den ariketa dela eta horregatik egongo dela puntu honetan.
Gela guztia borobil handi batean ezarri (Covid19-arekin oraindik handiagoa) eta irakaslea hasiko da inprobisatzen. Eskubitara dagoen horri, zerbait pasa behar diozu. Pasatu honek, pisua, emozioa, gorputz adierazpena, onomatopeiak... eduki ahal ditu, baina berriro diogun moduan inprobisatu egin behar da.
Jolas honetan dagoen punturik hoberenetako bat, nahi duzuna egin behar duzula da. Ez duzu zertan ondokoak ematen dizunari erantzun behar, zuk zure ideia propioa asmatu dezakezu; adibidez. Ondokoak pasatzen dizun objektu imaginario hori, oso pisutsua da eta bere gorputzaren adierazpenak dio, sufritzen dagoela. Horrek ez du esan nahi nik nire eskubikoari horrela pasa behar diodanik; nik ere inprobisazioa landuz, aldatu dezaket eta emozio ezberdin bat pasa daiteke.
Horregatik, inprobisazioa oso ongi lantzen duen ariketa da non gainera, motibazioa eta irribarterapiaren lanketa oso altuak diren.
ZORIONETAKO OPARIAK
Klasekide baten urteak ziren, eta ariketa bat sortu izan behar genuen. Berarengana joan, eta opari imaginario bat eman behar genion. Honekin, guk sortutakoarekin (nola eraman dugun beregana, zer mugimendu sortu ditugun, gorputzaren adierazpenak zer esaten duen...) fijatuz, ikasle horrek ere erreakzionatu behar zuen, objektu hori imaginarioa izanez, inprobisatuz.
Ariketa interesgarria izan zen, aurretik eginda ez genuelako. Hala ere, urteak betetzen zituen pertsonak inprobisazio handia landu behar izan zuen, eta besteok, aldiz, ez hainbeste, baina gure laguntza osoa eskaini genion berari, inprobisazio horri errazteko. Gure ustez, inprobisazioa garatzea ezinbestekoa da gure egunerokotasunean praktikan jartzeko, egongo direlako egoerak kontrolatu ezin ditugunak edota ez ditugunak pentsatu, eta horien aurrean erantzun bat izan behar dugu.
DESPISTEAREN INPROBISAZIOA
Aulkiaren umorezko ekintza izan zen honako hau. Jarduera honetan bikote bat atera behar zen klase aurrera eta biok aulki batean esertzeko helburua izango dute, eta horretarako horietako batek taldea entretenitzen duen bitartean aurreko aldean dagoen pertsona despistatzen duen bitartean aulkian esertzea lortu behar du. Horretarako inprobisazioa eta umorea ematea berebizikoa da. Biak inprobisazioa landuz eta indarrezko jolasa bihurtu gabe, aulkira esertzeko egoera bat inprobisatu beharko du (lasai eseri zu, baina....; tabernan gaudelarik...).
ZER DA OBJEKTU HAU?
Honetan zirkulu batean egonda eta behartuta egon gabe zirkuluaren erdira atera eta botilari beste esanahai desberdin bat eman diogu. Honetan sormena eta irudimena garrantzitsua izan da. Halaber, beti saiatu behar gara ikuspuntu bikoitz bat izaten gauzekiko, eta beti bilatzea beste zentzu bat, metaforikoa, sinbolikoa... mundu desberdin bat dago kanpoan, eta guk askotan horretan murgiltzeko beharra dugu.
Garrantzitsuena ez da begiratzen duguna, ikusten duguna baizik!
DANTZA LIBREA
Dantzatzea mugimendu libreak egitean eta gorputza askatzean oinarritzen da. Hortaz, zenbaitetan dantzari buruzko ariketak egin behar izan ditugu. Batetik, irakasleak abestiak eta lege berriak jarrita (adibidez diskoteka batean mozkortuta, nekatuta...), guk mugimendu desberdinak gauzatu behar izan ditugu, bakoitzak bere gorputza askatuz. Horrela, inprobisazio maila ere altuagotzen doa. Bestetik, denok gelan zehar ibiltzen geunden, eta irakaslea abesti desberdinak jartzen hasi zen. Horretaz gain, berak aukeratzen zuen ikasle bat dantzatzen hasteko, eta berak egiten zituen mugimenduak besteok ere errepikatu behar genituen, eta horrela une oro, ikasle desberdinekin ere bai.