Hilabete hauetan zehar ikasgai honek komunikatzeko eta adierazteko hainbat teknika erakutsi dizkigu.. Gure bizitzan zehar, batez ere gure egunerokotasunean, baliogarriak dira, horiek erraztasuna ematen digutelako harremanak sendotzeko, adibidez. Gainera, ez-hitzezko komunikazioa ere sustatu daiteke horien bitartez, ohituta gauden komunikazio horretatik irtetzeko eta beste komunikazio desberdin batean murgiltzeko.
Hipnosi kolonbiarra. Teknika hau eskuarekin zure bikotea gidatzean datza. Gure bikotea zaintzea garrantzitsua da eta barregarria iruditu zaigunez ariketa hau, askotan ez dugu bikotea zaindu. Askotan bizitzan zehar hori gertatzen zaigu, ez gara ohartzen beste batek ez dituela bizitzen momentu edota egoera batzuk guk bizitzen ditugun bezala. Gu eroso gaudenez, pentsatzen dugu denok horrela egoten garela, eta ez da egia.
Honetan oso hausnarketa interesgarriari buruz egon gara hizketan. Nola sentitu gara erosoago? gidatua izaten edo bikotea gidatzen? Zergatik? Pentsatu gabe gure erantzunak eman ditugu naturaltasunez, baina, bitxia izan dena da sentsatzio hau gure izaerarekin lotzen dela. Gizartean zer nahiago dugu, gidatua izatea edo gidatzea? Normalean erosoago gaude guk gidatzen dugunean, dena zure kontrolpean daukazulako. Baina, gidatua zarenean, aldiz, ez duzu hainbeste konfiantzarik zure buruarengan, ez duzulako kontrolatzen egoera hori, eta ez dakizulako zer gertatuko den.
1, 2, 3 bradford. Prozesu bat garatzean datzan teknika da, segida bat osatuz. Honek aberastasuna ematen dio prozesu horri, batez ere egiten da egoera batek indarra behar duenean, edo behintzat guk hori pentsatzen dugunean eta garrantzi hori eman nahi diogunean. Segida hau hiru mugimendu eta/edo soinu desberdinekin sortzean datza. Esan genezake ABC, ABC, ABC segida bat dela.
Izoztea. Lehen eta bigarren planoan batez ere erabiltzen den teknika da. Honen bitartez lortzen da garrantzia ematea bietako bati, fokua beste eszenan jarriz. Teknika hau segundu batzuk posizio estatiko batean gelditzean datza.
Hizkuntza asmatua. Teknika honek errazten digu besteekiko komunikazioa. Askotan, antzezlanetan batez ere, pentsatzen dugu elkarrizketa sendo bat izan behar dugula une oro, eta teknika honi esker, ikasi eta ulertu dugu ez dela horrela izan behar, batez ere antzezten ari den beste zer edo zer gauzari edo pertsonari indar gehiago eman nahi badiogu.