Hiru hilabetez praktiketan egon ondoren, milaka esperientzia, emozioa eta sentsazio bizi ditugu eta gaur, hemen, guzti hori islatzeko tartea hartu dugu.
Seirok eskola desberdinetan aritu gara eta beraz, haurrekin izan ditugun esperientziak anitzak izan dira. Praktikaldi honetan adin desberdinetako haurrekin egon gara eta gauzak horrela izanik, denetatik ikusteko aukera izan dugu. Alde batetik, irakasle eta familia desberdinak ezagutu ditugu bai eta 0-6 urteko haurrekin kontaktuan egon ere. Bestetik, heziketa espazioak eta metodologia desberdinekin ere kontaktuan jartzeko aukera izan dugu. Informazio guzti hau elkarbanatu eta gero, konturatu gara zeinen desberdinak diren Euskal Herriko eskolak eta ikusi nahiz eta herrialde berean egon, herri/hiri bakoitzean eduki berdinak lantzeko aukera anitzak daudela.
Beraz, informazio guztia partekatu eta gero, praktikaldiak oso baliagarriak direla esan beharra daukagu. Garapen pertsonalari dagokionez, jendaurrean eta umeen aurrean hitz egiteko beldurra kentzen lagundu digulako eta horretaz gain, gure buruarekiko konfiantza eta segurtasuna izaten ere lagundu digute. Alderdi profesionalari dagokionez, unibertsitatean ikasitakoa praktikara eramateko aukera izan dugu. Ez hori bakarrik, egondako eskoletan metodologia guztiz ezberdina izan da eta aipatu beharra dago unibertsitatean ikasitako hainbat teoria benetan nola aplikatzen diren eta hauek aurrera eramateko posibleak direla konturatzeko aukera izan dugu. Halaber, praktikaldia gaur egungo hezkuntzaren egoeraz jabetzeko aukera eman digu eta baita, horren inguruan hausnartzeko aukera eman ere. Hezkuntza gizartearekin batera aldatuz doa, hala eta guztiz ere, oraindik asko dauka aldatzeko eta guk, horiek identifikatzeko aukera izan dugu praktiketan. Baita, zelako irakaslea izatea nahi dugun eta zelako irakaslea ez dugun nahi izan jakiteko ere.
Praktikaldian hainbat metodologia eta pedagogiekin egin dugu topo: txokoen banaketa (orokorrena, hauxe guztiok ikusteko aukera izan dugu), Pikler, Montessori eta konfiantzaren pedagogia.
Bi pedagogia hauen oinarrian honako ezaugarriak izaten dituzte:
·Umea da ikaskuntzaren ardatza: haren benetako erritmoa nahiz beharrak errespetatzen dira (garapen naturala).
·Berezkoa dute jolas librea: manipulazioari eta esperimentazioari lehentasuna ematen zaie.
·Mugimendu-askatasuna: haurraren eskubidetzat jotzen da.
Praktikaldiak haurrekin esku hartze txikiak izateko aukera eman digu eta beraiekin kontaktuan eta euren testuinguruak ezagutzeko aukera izan ere. Esku hartze txikiak izan ditugunarekin zera esan nahi dugu: praktiketan hasi garenetik haurren gatazketan parte hartu dugula, haurren beharrizanak asetzen eta laguntzen egon garela, irakasleari lagundu eta programazioa prestatzen lagundu dugula,…
Bestetik, arteko ikasgaiarako, haurrentzat dramatizazio instalazioak egin behar izan ditugu praktikaldian. Bakoitzak klaseko egunerokotasunera egokitutako diseinu ikonografiko bat egin du dramatizazioan erabiltzen diren baliabideak erabiliz, hau da, dramatizazio instalazio bat ikasleei eskaintzea hauek modu librean esperimentatzeko aukera emanez. Kasu honetan, esku-hartzea handiagoa eta sakonagoa izan da eta lan honi esker, haurrekin zer nolako kontaktua izan dugun ikusteko aukera izan dugu.
Egindako lan batzuetan umeen argazkiak ateratzen direnez, ezin izan ditugu interneten publikatu. Horregatik, bi lan jarri ditugu adibide moduan eta honetaz aparte, sortutako instalazio desberdinen argazkiak: