"MUSIKA ARTERIK ZUZENENA DA, BELARRITIK SARTU ETA BIHOTZERA DOA JARRAIAN" (Magdalena Martinez)
Musikak, umeen memoria, arreta eta kontzentrazioa handitzen laguntzen du, adierazteko modu bat da, imajinazioari lekua uzten dio, dantzarekin elkartuz gero, goian aipatu bezala, zentzumenak, oreka eta gorputz eta giharren garapena hobetzea ahalbidetzen du. Gainera, gainontzeko kideekin zein helduekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du etab… (Sarget, 2003).
Honen harira, esan beharra dago Haur Hezkuntzan batik bat, kreatibitatea, sormena, inprobisazioa… asko sustatu behar dela eta musikak horretan lagundu egiten du, umeari errealitatea beste modu batean ikusteko baliabideak eskaintzen dizkio (Garcia, 2014).
Laburbilduz, musikak eta dantzak haurren garapen egokia eta integrala lortzeko bideak eskaintzen ditu bai eta identitatean eragin positiboa izateko ere. Horregatik, oso garrantzitsua da Haur Hezkuntzan musikaz eta dantzaz gozatzea eta disfrutatzea. Txikitan musikarekin harreman onak egin dituen ume batek psikomotrizitatean oreka eta gorputz garapen egokiagoa izango du bai eta erritmo egokia bereganatu ere. Beraz, umeen bizitzetan eragin zuzena dauka eta musika eta dantzari merezitako garrantzia eman beharko litzaieke.
Irakasgai honetan gure etorkizuneko lanean baliagarriak izango diren abesti, dantza, erritmo eta jarduera ezberdinak egiten ditugu. Horretaz gain, oinarrizko instrumentuak erabiltzen ikasten dugu umeekin batera erabili ahal izateko. Taldeka zein banako egiten ditugu jarduerak eta honako jarduera eta kontzeptu hauek ikasten ditugu;
1. GAIA: MUSIKA HIZKUNTZA
1.Timbrea 2.Intentsitatea 3.Iraupena 4.Altuera
-Imitatu - Entzun - Identifikatu - Imitatu
-Egin - Identifikatu - Imitatu - Entzun
-Identifikatu - Identifikatu
1. TIMBREA
Irakasleak egindako tinbreak umeak imitatu behar dituzte. Ariketa hau gehien bat Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan egiten da.
Irakasleak esango die haurrei tinbre batzuk egiteko. Ariketa honetan ahotsa bakarrik erabiliko dugu.
Irakasleak hiru tinbre joko ditu eta umeek identifikatu behar dituzte. Ariketa honen helburua mintza, egurra eta metala ezberdintzea da.
2. INTENTSITATEA
Ariketa honetan haurrek soinu forteak eta suabeak desberdinduko dituzte. Horretarako euriaren soinua egingo dute lehenego behatz batekin ‘‘txalokatuz’’ gero, bi behatzekin, ondoren hirurekin, jarraian lau behatzekin eta azkenik bost behatzekin txaloak ematen.
Irakasleak soinu forte bat egiten duenean, haurrek hipopotamoarena egin behar dute eta berriz, soinu suabe bat egiten duean, armiarmarena. Soinurik ez dutean entzuten, estatuak bezala geratu behar dira. Ariketa honetan umeek intentsitatea tamainarekin dentifikatuko dute eta aldi beraz, oreka eta koordinazioa landuko dute.
3. IRAUPENA
Irakasleak txirularekin soinu laburrak eta luzeak joko ditu eta umeek pausu laburrak edo luzeak eman beharko dituzte. Soinua ez dagoenean, animali baten estatua egin beharko dute.
Irakasleak ispiluan egiten dituen mugimenduak imitatu behar dituzte haurrek. Haur Hezkuntzan buruaren, besoen, hanken eta gerriaren mugimenduak soilik egitea egokia izango litzateke.
4. ALTUERA
Irakasleak hainbat altuerekin letrak esango ditu eta umeek imitatu behar dituzte.
Irakasleak enbolo txirularekin soinu grabeak egiten dituenean, haurrak makurtu behar dira eta soinu zorrotzak egiten dituenean, altxatu. Beraz, umeek mugimenduaren bidez noten altuera ezberdinak landuko dituzte.
1. ERRITMOA
Irakaslea panderoa edo beste instrumentu bat hartzen du eta beltza, kortzea eta zuria jotzen ditu. Haurra bitartean pausuak emanez irudikatzen ditu nota desberdinak (Korrika-ibili-poliki ibili).
Irakasleak erritmo batzuk egingo du eta bakoitza izen bat izango du. Erritmo laburrak pertsonen izenak izango dira eta azkarrak animalien izenak. Zailagoa egiteko, sartu daiteke erritmo desberdin bat eta horretan ez da ezer esan behar “tss”.
Ispiluaren ariketa egitea da. Honetan aurrekoa egiten duena imitatuko dute haur guztiak.
2. DOINUA (abesteko edo ez abesteko)
Abesti desberdinak abestuko dira (udaberriarena esate baterako).
Abesti batek esaten duenaz baliatuz, honekin lotutako mugimenduak adierazi. Esate baterako, atzen abestia.
3. TESTURAK
Talde bat baino gehiago eginda, bakoitzak gauza bat egingo du. Adibidez, talde bat txaloka, bestea abesten eta beste bat mugimenduarekin. (Tximu bat ikusi dut)
4. FORMA (Gai musikalak)
Errepikapenak dira nagusi eta hauetan nabarmentzen dira tximu bat ikusi dut, sorgina pirulina eta pirataren abestiak. Egitura berdineko abestiak ikasi. Eta gehitu ahal zaie keinuak.
Beste formako abestiak ere erabiltzen dira eta hauetan nabarmentzen da, paristik natorren artista bat naiz ni. Bi gaiaz osatutakoak. Abestiak ikastea eta geroago, lehenengo gaian ibili eta bigarrenean keinuak gehitu.
5. ADIERAZPENA
Abesti baten abiadura eta intentzitatearekin jolastean oinarritzen da ariketa. Lehenengo azkar eta suabe abestea, eta ondoren fuerte eta mantzo. Edota Lehenengo azkar eta fuerte eta ondoren suabe eta mantso (con mi martillo).
Objektu bat ezkutatu egiten da gelan zehar eta batek aurkitu behar du. Baina jakiteko urbil edo urrun dagoen, soinu desberdinak eginez, (suabetik fuertera) lagunduko zaio bilatzaileari. (esku eta hatzekin euriaren soinua egitea).
6. IDAZKERA
Arbelean idatzita dauden erritmoak identifikatu eta txaloekin adieraziko ditugu. Ondoren txaloak belaunetan egingo ditugu eta azkenik erritmo bakoitzari leku desberdin bat eskainiko diogu. (zuri=saltoa, beltza=txaloak, kortzea=belaunak, izilunea= tss edo ezer ez).
2. GAIA: ENTZUMEN MUSIKALA
1-MUSIKA ARIKETAK:
2- PLASTIKA-ARIKETAK:
3- MUGIMENDU ARIKETAK:
1- ENTZUKETA MUSIKALA:
2- MARGOLAN MUSIKALA:
. Eskuak (txalokatuz) tanderoaren soinua etzuterakoan.
. Belaunak klabearen soinua entzuterakoan.
. Hatzak elkartuz triangeluaren soinua entzuterakoan.
. Eskuak igurtziz xilofonoaren soinua entzuterakoan.
. J.S. BACH (Dantza).
. C. SAINT SAENS (El acuario).
. L. ANDERSON (El reloj).
. L. MOZART (Sinfonia de los juguetes).
. A. KATCHATURIAN (Los marineros).
. P.I. TCHAIKOUSKY (Danza del hada golosina).
. AC/DC (Back in black).
3. GAIA: MUGIMENDUA ETA DANTZA
Musika mugimendua (sinkronizatu nota beltza, zuria eta kortzea), dramatizazio musikala eta gorputz eta musika adierazpena (G.M.A.).
Ariketa: zurian kanpaiak jo, beltza ibili, kortzea bikoteka korrika egin. Ariketa hau musika identifikatzean datza eta nota bakoitzari edo erritmo bakoitzari mugimendu bat esleitzea.
Ariketa: musika batean entzuten diren instruentuak jotzen gaudela imitatzen dugu musika tresnak aldatuz. Belarria (entzumena) landu. Mugimendu askeak eginez imitatuko ditugu musika tresnak. Abestia: “C JAM BLUES” JAMES KELINTON.
Ariketa: Cantos y danzas de los indios americanos “enterremos el hacha de guerra” APACHE-ak (Mugumendu askeak eta batzuetan arautuak).
*(musika aldaketa bakoitzari, gutxienez, minutu bat eta erdi eskeini behar zaie).
Ariketa: esprezio librea, irakaslea musika ezberdinak jarriko ditu eta umeak dantzan hasiko dira era librean. Norberak bere mugimenduak sortu.
FISIKO-ABILIDADEAK→ Indarra/erresistentzia/malgutasuna/abiadura
MUGIMENDU-ABILIDADEAK→ Koordinazioa/oreka/gorputz-eskema/espazio- denbora
MUSIKA-ABILIDADEAK→ Entzumena/erritmoa/forma
1- “Schiazula marazula’’ (A)x4
2- “Alfonso X el sabio’’ (AB)x3 A
3- “Los bufones’’ (Ab)x2 A
4- ‘‘Kaskabiloak’’ (AB)x3 A
5- “Hi ere dantzari’’ (ABCD)x4
6- “Inprobisazioa’’ (AB)x3 A
7- “Get up and dance’’ A B (CA)x2 B A
1.ARIKETA: Schiazula marazula.
2. ARIKETA: Alfonso X el sabio.
3. ARIKETA: Los bufones.
4. ARIKETA: Kaskabiloak.
5. ARIKETA: Hi ere dantzari.
6. ARIKETA: Inprobisazioa.
7. ARIKETA: Get up and dance (Ispiluaren ariketa).
1. ARIKETA: Sinkronizazioa/Metrika (bitarra eta hirutarra (balsa adbz, 5 urtetik aurrera).
2. ARIKETA: Ispilu ariketak, mugimendu erak.
3. ARIKETA: Mugimenduak asmatu (taldeka).
4. ARIKETA: Gorputz eskema, tonizitatea eta erlaxazioa.
adb: Pentsatu hondartzan zaudetela, uretan, koltxoneta baten gainean. Besoak luzatu eta atzamarrekin itsasoko ura sentituko duzue. Pixkanaka atzamar guztiak sartuko dituzue, gero besoa,.... (gorputz atal guztiak aipatu umeek hauek sentitzeko).
4. GAIA: AHOTSA ETA KANTUA HAUR HEZKUNTZAN
1. SEHASKA EDO LO KANTAK (4 esaldi, 4 pasarte gehienez, mantso eta abiadura motelduz):
Buba niña
a lolo a lolo
umetxoa
lo dago.
2. HITZEZKO KANTAK, DOINURIK GABEKOAK BAKARRIK ERRITMOA DAUKATE:
Pita pita
margarita
polita
eta txuria.
Gorri gorri
marrubi
maiatzean
etorri.
Sorgina pirulina
erratza gainean
ipurdia zikina
kapela buruan.
Pirata patapalo
bere itsasontzian
gerrikoan ezpata
partxea begian.
Alabi
alaba
polita da
araba.
B-R-A-V-O
3. ERRITMO KANTAK:
Tope- tope
tomasa
hau da
eskuen dantza.
GORPUTZA
Oinak astindu
belaunak mugi
eskuak txalotu
kriskitin- kraskitin.
4. MIMO / KEINU KANTAK:
Pepito untxia
mendira joan zen
korrika korrika
desagertu zen.
Etorri pepito
esan zion amak
korrika korrika
joko zaitut tas-tas.
Gorputza
Goazen bai mantxo mantxo (5-mugimendu)
Urtaroak (7-beste ikasgai batzuk lantzeko)
Txoritxoa (3-erritmoa)
Uretan bizi naiz beti Do, re, mi, fa
arrain txiki bat naiz ni sol cansado estoy
alde batetik bestera de solfear
ba al dakizu nire izena? y no puedo llegar al (2-hitzezko)
Buba ñiña (1-sehaska/lo kanta)
Hiru lagun (6-helburu musikaleko kanta)
Gorputza (7-beste ikasgai batzuk lantzeko) → natur zientzia.
Kriskitin kraskin: oinak astindu, belaunak mugi, eskuz txalotu, kriskitin kraskin.
Ahotsa ondorengo hiru gauza hauek ondo erabiltzea da (Haur hezkuntzako azkenengo urtean egiteko):
2. LARINGEA:
3. ERRESONANTZIA:
Ahoa barrutik oso irekia.
5. GAIA: MUSIKA-TRESNAK
Jarduera batean bildu (Abestiak, dantzak eta musika tresnak):
Abesti guztiei dantzak sartzen zaizkie edo keinuak. Hauek letrarekin erlazionatuak izan daitezke edo ez. Eta horretaz gain, musika tresnak erritmoa eman ahal diete abestiei. Gainera, musika tresna ezberdinak dituzten taldeak egin daitezke eta txandak egin.
(Fijatu haur mota ezberdinetan)
Bestalde, gure antzezlanerako aukeratutako abestiak hauek izan dira;