Entseguetan denbora aprobetxatzeko aukera izateaz gain, izugarri ikasi eta barre egin dugu. Urduritasuna gure gorputzaren jabe egin zen, baina orokorrean, arrakastaz aurrera atera genituela esan beharra dago. Unibertsitatea amaitzeko gure azken lana antzezlana aurkeztea zen eta horregatik, antzezpena aurkezteko eta amaitzeko irrikitan geunden.
Irakasleen laguntza ere nahiko egokia izan da, asko lagundu gaituzte gehienek hobetzeko ideia ezberdinak proposatuz. Batzuetan emandako ideia horiek lehenago ematea eskertuko genuke baina, ulertzen dugu zaila izaten dela antzezlana ikusi baino lehen iradokizunak ematea. Baina, hala ere, irakasleen laguntza oso baliagarria izan dela sumatu dugu batez ere, prozesuaren azken egunetan.
Beraz, esan daiteke gure helburua lortu dugula eta lan luze eta pisutsua egin ostean, nahi genuena helaraztea lortu dugula. Lana ez da erraza izan, tira bira anitzak izan ditugu gure artean gauzak hobetzeko asmotan, baina elkarlanean arituz aurrera egitea lortu dugu.
Antzezlana ahalik eta hoberen egiteko poliki- poliki gauzak aldatzen egon gara prozesu luze honetan zehar. Horrek estresa sortu izan du gugan, baina gauzak era ezberdinean ulertzeko ahalmena izan dugu eta hobekuntzak aurrera eramatea lortu dugu.
Orokorrean, oso gustura sentitzen gara egindako lanagatik eta entseguak asko balio izan digutela uste dugu. Orain gure bidearen azken txanpa dugu aurretik, berehala agur esango diegu fakultate honetan igarotako 4 urteei.
Hona hemen entseguetan zehar egindako zenbait argazki: