2018ko urriaren 24ean KunArtera joan ginen Teatro Paraisokoekin interakzio zuzena izatera. Aipatu beharra dago, aurretik, Pilar López guregana etorri zela hainbat informazio ematera beste gauza batzuen artean.
Bertan aukera izan genuen beraiek lan egiten duten tokia ezagutzeko, instalazioak, materiala,... alegia, beraien egunerokotasunean murgildu ginen gehiago ezagutzeko eta gure antzezlanerako ideiak lortzeko.
Lehenengo, hainbat dinamika egin genituen. Beraiek hainbat jarraibide ematen zizkiguten, alegia, gorputza berotzeko teknika batzuen azalpen txikia, gorputza eraldatzekoak, esaterako, taldeka figura ezberdinak eraikitzea. Horretaz gain ere, interpretaziorako teknikak, adibidez, katuak izango bagina bezala jokatu behar genuen. Dinamika guztiak, gure antzezpenerako ideiak edo erraztasunak ematea zen; gorputzaren posizioa, interpretazioa, ahotsaren intentsitatea,…lantzekoak.
Bukatzeko, beraien antzezpena, “Grillos y luciérnagas” ikusteko aukera izan genuen. Asko gustatu zitzaigun ikuskizuna, gainera, hainbat ideia ere bururatu zitzaizkigun gure antzezlanerako. Adibidez, emakumeak eskuan zuen tximeleta, bizi nola ematen zion harrigarria iruditu zitzaigun eta gure antzezlanean tximeletak presente zeudenez, detaile hori sartzea egokia iruditu zitzaigun. Horretaz gain ere, atrezzo bezala erabiltzen zituzten loreak arreta erakarri ziguten, gure antzezlanean sartzea pentsatu genuen nolabait, hots, haurraren sehaskaren parte izatea.
Esan dezakegu, beraien teknikak, atrezzoak,…ideia jarioak izan zirela guretzako, esperimentazioari leku emanez lehenengo sorkuntzatik eraikitzen eta moldatzen joan gara, gure produktua edo helburuak lortzeko.
2018ko Otsailaren 13an, Markeliñeko bi antzezle etorri ziren guregana hainbat informazio, baliabide, kontakizun, esperientzia,…partekatzera. Hasiera batean, gelan, beraien ibilbidea aurkeztu ziguten, nola hasi ziren, zer egiten zuten,…horren ondoren praktikara pasa ginen, gimnasiora joan ginen bertan leku gehiago eta egin behar genuena egiteko aproposagoa zelako.
Bertan, talde txikietan jarri ginen, eta Markeliñeko bi antzezleak talde bakoitzari hainbat jarraibide edo egin behar genuenaren azalpen txiki bat eman ziguten.
Gure taldeari, beste talde bati bezala, inprobisazioari leku emango geniola esan ziguten, guztiz librea eta nahi genuen moduan egiteko inprobisazioa, jarraitu behar genuen bakarra gaia zen, alegia, eskolako lehenengo eguna.
Guk egin genuena, hurrengoa izan zen; jarri ziguten gaiarekin zer egin behar genuen pentsatu, kontuan izan behar genuen ere, gutako bat zuzendaria izango zela, egiten genuena kanpotik ikusteko, ala ere, zuzendaria izateaz gain inprobisazioan parte hartu zuen. Lehenengo inprobisazioa egin eta gero, zuzendariak, zer ikusi zuen azaldu zigun; zer gustatu zitzaion, zer aldatu,…eta lehenengo inprobisazio horretatik hainbat detaile hartuz bigarren bat egin genuen.
Jarraian talde bakoitzak besteen aurrean egin zuen prestatutakoa, gure taldeak eta bestea talde batek, esan bezala, inprobisazioari leku eman zion, eskolako lehenengo eguna antzezten. Egia esan, bi inprobisazioak nahiko ezberdinak izan ziren, adibidez, guk ez genituen hitzak erabili eta besteak bai, beste ezberdintasun batzuen artean.
Beste talde batek, objektu bat erabili zuen, objektu horri hainbat erabilpena eman zieten. Guztiak, objektu bera zuten batek izan ezik, ezberdina baitzen berak zuen objektua. Inprobisazioan zehar, ezberdina zen pieza bakarrik edo tokiz kanpo geratzen zen, azken unera arte, guztiak bat egitera lortu zuten arte.
Talde batek, bizitza pertsonalean oinarritutako pasarte batean oinarritu behar zen, eta hori haurrentzako antzezlan batean bilakatzen saiatu hainbat jarraipen, ideia, teknika,…kontuan hartuz. Beste batzuek, haurrentzako ipuin bat, hiru txerritxoak hain zuzen ere, nerabeentzako antzezlan batean bilakatu behar zuten, moldaketak eginez baina hiru txerritxoen esentzia galdu gabe. Azken taldeak, gidoitxo bat bezala asmatu behar zuten hainbat material antzezlanaren barnean sartuz.
Talde guztiak, egin zuten lana, ideiak,…aurkeztu ondoren, hainbat komentario egiten zizkiguten hobetzeko asmoz. Zer egin genuen eta izan daitezkeen arrazoiak, zertan izan dezakeen baliagarria guretzako, nola hobetu,…
Egia esateko, oso baliagarria izan zaigu beraien hitzak eta ikasi duguna. Esaterako inprobisazioa oso beharrezkoa dugu antzezlanerako, eta bertatik atera dezakegun ideiak oso aberatsak dira antzezlanari begira. Dinamikoa eta entretenigarria izateaz gain, aberastasuna eta ideia jarioak eskaini dizkigute, orain hori guztia praktikan jartzea gelditzen zaigu antzezlanean.