Dramatizazioaren terminoak, jarraian definituko den antzerkiaren ordezkapenean, agerian utzi nahi du helburu nagusia ez dela jendartearen aurrean antzeztea edo jardutea, baizik eta bakoitzaren plazer eta garapen pertsonalerako bidea bilatzea (Léon Chancerel, 1962). Beste modu batera esanda, obraren kalitate estetikoa ez da garrantzitsuena, arte honetan funtsezkoa prozesuan beran dago eta ez sortutako obraren balioa (Vygotski, 1996). Hartara, dramatizazioa ekintzan edo akzioan oinarritzen da, non eskolan berariazko leku bat izan behar duen (Gisèle Barret, 1979 in Onieva, 2011).
Dramatizazioa ikuspuntu ezberdinetik ikusi daiteke, hori dela-eta, definizio zehatz bat ematea ez da erraza. Baina, hala ere, gehienak ideia komun batzuk dituzte. Ahozko adierazpena eta dramatizazioa umeak eta helduak elkarrekin komunikatzeko modua dela (Argüelles eta Zelaieta, 2015). Honetaz gain, dramatizazioa, ekintza bat da non esan nahi dena era exageratuan adierazten den, baldintza eta forma ezberdinak emanez. Dramatizazioa gorputz adierazpena baino gehiago dela ere aipatu beharra dago; hau da, dramatizatzerakoan ez dugu soilik gorputz adierazpena (keinuak, begirada, aurpegi adierazpenak, gorputz jarrerak, espazioan orientazioa eta abar) erabiltzen, objektuak, materialak, hizkuntza mota ezberdinak, ahotsa edota mugimendua ere uztartzen baititugu (Gonzalez, 2015; Motos eta Navarro, 2003).
Honetaz gain, gaitasun sozial eta hezkuntza baloreak garatzeko instrumentu eraginkorra da, elkar harreman eta pertsonen arteko harreman direla medio. Gainera, askotan, kultura eta arte hizkuntza baztertua gelditzen da kontuan hartu gabe, beharrezkoa da, beraz, gaitasun hauek garatzea haurren esperientziak bultzatzeko eta gizartearen parte izateko. Honekin batera, Moskowitz-ek dioen bezala, arte-hezkuntzak eskola errendimendua hobetzen du eta norberaren garapena eta autoestimua eratzen laguntzen du (Moscowitz in Aristizabal eta Lasarte, 2003).
Hezkuntza eta Kirol Fakultateko 4.mailako ikasleak gara. Jada, azkenengo urtean gaude eta "DRAMATIZAZIO ETA ADIERAZPENA" minorra aukeratu dugu.
Gure izenak, Iurema Macias, Izaskun Oraa, Mirari Corres, Alaitz Gabilondo, Gorane Yurrita eta Sara Chaves dira.
Batzuk marraztea, margotzea, eraikitzea eta sortzea nahiago dugu. Sormena eta irudimeanari bide emanez. Beste batzuk, ordea, trebeagoak gara hizkuntzetan, informazio bilaketan, idazterako orduan eta mekanikoagoak diren lanak burutzen. Era honetan, gaitasun guztiak elkarlanean jartzen ditugu talde heterogeneo bat eratuz. Honen bidez, lan bat ondo burutzeko behar diren elementu guztiak ditugu.
Bestalde, gure lan egiteko era nahiko antzekoa da. Ondo ulertzen dugu elkar eta komunikazioa beti lanak burutzeko oinarria da. Gehienak beste urte batzuetan elkarrekin lan egin dugun arren, aurtengo taldekide guztiak lan egiteko era berdina daukagu, beraz, bakoitza badaki zein den bere rola eta zer egin behar duen. Honen ondorioz, denbora aurrezten dugu lana antolatzerakoan.