"Sentitu, pentsatu eta ekin", hori izan da gure taldearen esaldia. Ibilbide luze honetan oztopo eta kezka handiak izan ditugu, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko gure azkenengo urtea izanda sentimendu eta emozio ezberdinak eduki ditugu. Talde bezala primeran funtzionatu dugula esan daiteke gauzak egiteko prest baikeuden uneoro, ahalik eta notarik onena lortzeko asmoarekin. Ibilbide luzea eta neketsua izan arren, ibilbide amaierara heltzeko irrikitan nahi eta gogo guztiak jarri ditugu lanetan. Oztopoak, zalantzak, kezkak, haserreak...milaka emozio egon dira talde lanean, baina guzti horiei elkarlanean irtenbidea bilatu diegu.
Ez da erraza ibilbide honi agur esatea, gehienbat taldean gauden kideok bide ezberdinak hartuko ditugulako bakoitzak bere etorkizuna eraikitzeko asmotan. Gure harreman estua unibertsitatetik kanpo mantendu beharko dugu. Hala, lau urte hauetan izan dugun emoziorik zoragarriena laguntasunaren emozioa izan da, lagun maitagarri eta konfiantzazkoak egin baititugu.
Beraz, lau urte hauetan zehar lan asko egin ditugu. Batzuk oso baliagarriak izan dira, baina beste batzuk ordea, ez. Leku guztietan bezala irakasle onak eta ez hain onak izan ditugu. Onak izan direnak hezkuntza eta ikasketetan aurrera egiten lagundu gaituzte, irakasle ez hain onak pertsona bezala hezten irakatsi digute, arazoen aurrean ibilbide ezberdinak hartzen ikasteko pentsamendu dibergentearen bitartez.
Laugarren mailara iritsita, bidearen amaiera ikusten dugu. Ez da lan erraza izan tontorrera iritsi eta amaiera ikustea, izerdi eta buruhausteak izan baititugu bidetik. Azkenengo maila hau ezberdina izan da lan ugari eduki ditugun arren. Pausoz- pauso aurrera egin dugu eta elkarlanean gure helburuak lortu ditugula esan daiteke.
Azkenengo txanpa honetan, Google Site honetan azaltzen denarekin batera, hau da, irakasgai bakoitzean egindakoaren laburpena, azkenengo bi lan erabakiorrak ditugu; alde batetik guk sortutako antzezlanaren aurkezpena eta beste alde batetik, GrAL-a. Antzezlanari azken ukituak ematen bagaude ere, oraindik esfortsu txiki bat egitea falta zaigu. Hala ere, hein txiki batean irakasleak garela esan daiteke, gure etorkizuneko lan maitagarria lortzeko pausu bat baino ez zaigulako falta.
Beraz, orokorrean Dramatizazio minorra oso interesgarria iruditu zaigu, gorputz adierazpen, dramatizazio, IKTen erabilera, musika hizkuntza etab-ei buruz kontzeptu asko ikasi baititugu. Honetaz gain, elkarlanean lan egiten eta gorputzaren bidez komunikatzen ere ikasi dugu bai eta lotsa alde batera uzten ere.
Arte hizkuntzak ere berebiziko garrantzia izan du gure ibilbide honetan, sormena garatzearekin batera azken lanean presentzia handia baitauka. Hala, esperimentazioa eta irudimenaren bitartez ,talde lanean aritu gara antzezlanerako atrezzoa eta beste zenbait baliabide sortuz.
Ohikoa den bezala, praktiketan ere kontzeptu hauek guztiei buruz gauza anitz ikasi eta praktikatu ditugu, bai eta baliabide eta metodologia ezberdinak ezagutu ere.
Aurretik esandakoa kontuan hartuta, talde bezala elkarlanean eta ondo moldatu garela esan daiteke, lan guztiak arrakastaz atera ditugulako aurrera. Honek ez du esan nahi zalantza eta oztoporik izan ez ditugunik.
Urte zoragarriak izan direla aipatu beharra dago, baina bidai honen amaierara iritsi gara eta trena azken geltokira heltzear dago.
Mila esker ibilbidean zehar gure ikaskuntza bidean lagundu diguzuen irakasle zein ikaskideoi!! Laister arte!!
ERDIZKALAUETAN TALDEA