Beldurra emozio zabal bat da, bakoitzak bere erara sentitzen duelako eta beldur ezberdinak daudelako. Beldurra, inor sartzen ez den kobazuloa da. Batzuetan beldurra sentitzen dugu baina, ez dakigu zergatik. Dena den, ez gara larritu behar beldurra izateagatik, honek arriskuen aurrean babesten gaituelako (Manzano eta Gutierrez, 2010). Askotan, beldurrak eragiten dituen sentimenduak, desatseginak dira. Beste batzuetan ordea, bizirauteko baliagarriak dira, izan ere, emozio hau mehatxuen aurrean sentitzea hauetaz babesteko normala da. Horretaz gain, fenomeno motibatzaile eta sozializatzaile gisa ulertu daiteke; motibazioa areagotzen eta errendimendua hobetzen duelako betiere, beldurra gehiegizkoa ez bada (Perez, 2000). Honen antzera, beldurra ezinbesteko ezaugarria da haurraren garapen ebolutiborako, baina beste alde batetik, pertsona baten bizitzako ezaugarri jasanezina izan daiteke (Sardín; Chort; Vaiente eta Santed, 1997).
Hori dela eta, beldurrak nahaste fobikoa sortzera heldu daitezke, norberaren eremu pertsonalaren, familiarrean, eskolan eta sozialean eragin negatiboa eratuz. Dena den, haurrak handitzen doazen heinean, gaitasun kognitiboak ingurunearen ulerkuntza baimentzen dute. Beldurrak bizitza osoan zehar esperimentatzen diren arren, Haur Hezkuntzan batez ere, paper garrantzitsu bat hartzen dute eta haur gehienek beldur nagusi bat daukate. Honekin batera, haurraren garapenarekin beldurrak gainditzen doaz eta berri batzuk agertzen dira haurrak bizitzen duen momentuarekin erlazionatuta, hau da, beldurra sortzen duten egoerak adinaren araberakoak dira (Mendez, Ingles, Hidalgo, Garcia-Fernandez eta Quiles, 1997).
Gure antzezlanean haurrek 0-3 etapan dauzkaten beldurretan zentratu dugu. Hori dela eta ikertzen egon gara eta ikusi dugu bizitzako etapa bakoitzean gizakiak beldur ezberdinak dituela.
Beraz, haurrak adin honetan zein beldur izaten dituzten aztertu ditugu eta honako hauek dira ohikoenak:
ETAPA 1 (0-6 hilabete)
Soinuak
Bakarrik geratzea
ETAPA 2 (6-12 hilabete)
Ez ezagunei beldurra
Intentsitate handiko barreak
Gaueko lehenengo beldurrak
ETAPA 3 (12- 14 hilabete)
Soinu altuak
Animaliak
Gaueko beldurrak
2. Beldurren adierazpena eta komunikazioa ahalbidetzea.
3. Beldurraren emozioaren elaborazioa sinbolikoki burutzeko egoera seguruak esploratu eta proposatu.
Gizakiaren haurtzaroko etapako beldurrak aztertuta, deigarriak iruditu zaizkigunak aukeratu ditugu gure antzezlana aurrera eramateko. Sei partaide garenez, bost beldur aukeratu ditugu pertsona bakoitzak beldur bat irudikatzeko eta batek haurraren papera egiteko.
Esan bezala, gure antzerkia haur batek dituen beldurren inguruan doa eta egoera horietan zer sentitzen duen era ezberdinetara adierazi nahi dugu, baina uneoro beldur bakoitzaren alde positiboa ateraz. Beldurrak haurraren garapenaren eboluzioaren arabera agertuz joango dira. Guztiak gainditu ondoren, beldurren alde positiboekin geratuko da eta lasai lasai lo hartuko du.
0-3 etapa aukeratu dugunez, gure antzezlana aurrera eramateko ahozko hizkuntza ez da nabarmenduko gure lanean. Komunikatzeko ezinbestekoak diren beste hizkuntza batzuk nabarmenduko dira, izan ere, haurrek etapa honetan ez dute ahozko hizkuntza guztiz garatu.
ATXIKIMENDUA (1 ETAPA- BAKARRIK GERATZEA):
Antzezlana logelan hasten haurra katamarka dabilela eta manta batekin jolasten. Orduan ama etortzen da eta sehaskan sartzen du. Amak haurrari eskua askatzen dionean haurra negarrez hasten da. Horrez gain, amaren pausoak urruntzen entzuten ditu haurrak eta horrek bakarrik dagoela sentiarazten du, baina haurrak ez daki ama urruntzen doala alabaren segurtasun objektuaren bila doalako. Behin segurtasun objektua izanda, haurra lasaitzen da eta musika lasaiarekin lo geratzen da.
*Beldur honen alde positiboa segurtasun objektuak agi eta kolore ugari izango dituela da.
BERE ITZALAK (ETAPA 2-EZEZAGUNEI BELDURRA):
Eguna argitzen denean, haurra esnatzen da eta pertsianaren itzalak ikusten ditu horman irudikatuta. Orduan, pixkanaka pixkanaka, leihoaren itzala ikusten da eta horrekin batera, haurra hurbildu egiten da eta bere itzala ikusten du. Itzalak ez dituenez ezagutzen beldurtu egiten da, baina orduan ama sartzen da eta bere gorputza ezagutzen doa. Biek jolas bat eratzen dute itzalekin konfiantza eta lasaitasun egoera bat eratuz.
*Beldur honen alde positiboa itzalen lekuan koloreak agertzen doazela da.
SOINUAK (ETAPA 3- SOINU ALTUAK):
Itzalekin jolastean, leihoaren itzalean zuhaitzen adarren itzalak agertzen dira. Orduan, tximistak eta trumoiak ikusi eta entzuten dira berriro ere haurrarengan beldurra sortuz. Soinuak eta itzalak entzun etaikusten dira eta euria leihoetatik behera erortzen da.
*Beldur honen alde positiboa euria koloretakoa bihurtzen dela da.
ILUNTASUNA (ETAPA 2- GAUEKO LEHEN BELDURRAK):
Ekaitzaren ondorioz, argia itzaltzen da eta ilunpetan geratzen da logela. Orduan, puntu bat agertzen da eta haurra honi jarraika jolasean hasten da. Ondoren, bonbila bat piztu eta honekin aritzen da piztuz eta itzaliz. Jarraian, kandelak agertzen dira eta hauekin formak agertzen dira.
*Beldur honen alde positiboa aurkitzeko haurrak florestenteko poteak aurkitzen ditu eta hauekin koloreak ezagutuz bere gorputza koloreztatzen doa.
MUNSTROAK (ETAPA 3- GAUEKO BELDURRAK):
Argiekin jolasean ibili ondoren, haurra nekatuta dago eta lo geratzen da sehaska kanta bateakin. Koloreetako pertsonak haurra ohean sartzen du eta mantarekin estaltzen du. Orduan, munstroekin amesten hasten da. Lehendabizi, ohe azpiko munstroarekin eta gero, armairukoarekin. Oihu batez esnatzen da eta ea munstroa dagoen egiaztatzera joaten da.
*Beldur honen alde positiboa: ametsa ea egia den egiaztatzerakoa haurrak armairua irekitzen du eta koloreetako tximeletak ateratzen dira.
AMAIERA (BELDUR GUZTIEN ALDE POSITIBOAK BATU):
Behin beldur guztiak agerian geratzean, haurra lo geratzen da, baina oraingo honetan lasai-lasai eta bere inguruan beldur guztien alde positiboak elkarri besarkatuz egongo dira. Orduan, haurra esnatzen da eta momentu horretan beldur guztiak aurkeztu eta ikusleak hauekin jolastera eta espazioa esperimentatzera gonbidatzen ditu.
Gure antzezlanaren protagonista haur txiki bat da eta kontakizuna haur honen logelan gertatzen da gau batean. Bigarren protagonista ama da, haurrarengandik hurbilen dagoen helduaren irudia. Gainontzekoak haur honek izango dituen beldur ezberdinen (atxikimenduaren beharra, itzalak, soinuak, iluntasuna eta munstroak) alderdi positiboak irudikatzen dituzte. Antzezlanean, haurra beti eszenan egongo da eta besteak banan bana agertzen joango dira bakoitza bere interpretazioa egiteko. Amaieran, elkarrekin agertuko dira pertsonaia guztiak haurrarengan eragin positiboa nabarmenduz.
Haur Hezkuntzako lehenengo etapa honetan, haurrek komunikatzeko hizkuntza anitzak (negarra, keinuak, oihuak,…) erabiltzen dituzte, baina bereziki gorputz adierazpena. Hala, gure antzezlanean ama izango da ahozko hizkuntza erabiliko duena, eta haurrak, berriz, zizakadura, keinuak eta gorputz adierazpena erabiliko du. Beldur ezberdinen alderdi positiboa irudikatzen duten pertsonaiek ere gorputz adierazpena erabiliko dute nahi duten hori transmititzeko. aipatu beharra dago, munstroenganako beldurraren alde positiboaren errepresentazioa egiten duena bukaeran ahozko hizkuntza ere erabiliko duela antzezlanari amaiera emateko.
● Haurra: Esan bezala, pertsonaia hau istorioaren protagonista da: Ane izena duen haurtxoa. Ane gorputz osoko pijama leun eta goxo bat jantzita darama. Pijama, orokorrean txuria da eta puntutxo beltzak ditu. Hauek, erritmo eta ordena adierazten dute, bai eta lasaitasuna ere. Pijama sabelaldean orban beltz bat dauka, txuri beltza kontrastea agerian utziz. Ilea bi mototsekin jasota eramango du haurraren itxura gehiago emanez. Aurpegian haurraren itxura emango duen makillajea darama: kolorete gorria eta pekak masailetan. Pertsonaia honek daraman objektua mantatxoa da (segurtasun objektua). Objektu hau erreala da, ikonotasun maila altua dauka esanahi bakarra emanez eta adierazi nahi dena argi gera dadin. Horrela ba, pertsonaia honek eramaten duen objektu hau estetikoa dela esan daiteke, bai eta informatzailea ere, haur txiki batez ari garela argi uzteko.
Antzezlan osoan zehar beldurraren sentimendua irudikatuko du bai aurpegiaren keinuekin bai gorputzaren jarrerarekin. Dena den, beldurrak gainditzen dituen heinean beste sentimendu eta emozio batzuk transmitituko ditu. Beldurra izango da transmitituko duen sentimendurik ahaltsuena, baina honekin batera jakin-mina, harridura, poza, alaitasuna,… ere adieraziko du aurpegi keinu ezberdinak eta zizakadura erabiliz. Pertsonaia honen jokaera esperimentazioan oinarritzen da, ikusten dituen elementuekin jolasten duelako.
Honekin batera, munstro bakoitzak antzezlanaren amaieran umeek esperimentatu dezaten, objektu bana utziko dute eta pertsonaia honen objektua, antzezlanean gorputzetik eramaten dituen argiak izango dira.
Pertsonaia hau, lasaitasuna eta moteltasunaren irudia da. Bere izaera lasaia dela esan genezake. Eta hori, pertsonaia honek egingo dituen mugimendu, keinu eta koreografian islatu egingo da, koreografia kontenporaneo batean oinarritutakoa delako.
Munstro honek, antzezlanaren amaieran haurrak esperimentatzeko eramango duen objektua, koloretako goxokiak dituen pote bat izango da, pote hau gardena izateaz gain, barruan kolore argiko goxokiak eramango ditu. Goxoki hauek antzezlanari goxotasunaren sentsazioa helaraziko dio bai eta umeen gustuko eta egunerokotasuneko janari edo bizioa ere. Objektu hau ere, ikonotasun maila altua dauka baina esanahi polisemikoa, haur bakoitzak mezua nahieran ulertu dezaketelako.
Pertsonaia honek, edertasuna, harridura, alaitasuna eta gertutasuna irudikatuko duela esan genezake, hau da, zirrarazkoa. Hori, pertsonaia honek egingo dituen mugimendu, keinu eta koreografian islatu egingo da, izan ere, saltotxo dotore eta lirainak egingo ditu.
Soinuen alde positiboa errepresentatzen duen pertsonaiaren objektua likido horia, laranja, urdina, berdea eta gorria duten botilak dira. Euria koloretakoa bihurtu dugu eta botila batzuetan sarturik botila sentsorialak sortu ditugu. Kolore anitzak dituzte aniztasuna irudikatua eta beldurretik ateratzeko irudikapena sortuz. Elementu batzuk (Purpurina, bolatxoak, izartxoak eta handitzen diren bolatxoak) sartu ditugu esperimentazioa aberasgarriagoa egiteko. Objektu hauek ikonotasun maila altua dute eta esanahi polisemikoa, haur bakoitzak nahi erara erabili ditzakeelako.
Pertsonaia honek, zoriontasuna, barregura, gozamena eta ekintza komikoa irudikatu egingo du. Bere izaera, dibertigarria dela esan genezake eta hori, pertsonaia honek egingo dituen mugimendu, onomatopeia eta atzetik jarriko dugun musikarekin errepresentatuko da.
Iluntasunaren alde positiboa errepresentatzen duen pertsonaiaren objektua kriseilu bat da. Honek, ikonotasun maila altua dauka eta monosemikoa. Komunikazio-funtzioari dagokionez, estetikoa dela esan dezakegu.
Beraz, bere izaera zirikatzailea da eta hau bere jarrerarekin irudikatuko du batez ere, haurrarekin jolasten duelako, baina zailtasunak jartzen dizkionez jarrera zirikatzailea ere bermatzen da.
Munstroen alde positiboa errepresentatzen duen pertsonaiaren objektua koloretako paper gardena duen tximeleta bat izango da. Tximeleta handi honen funtzioa, beldurtasunetik irteteko modua da, kolore ezberdinak kolore beltzarekin elkartzen baita kontrastea eginez. Tximeletaren kanpoko forma beltza da baina alaitasuna emateko nahian, barrutik kolore ezberdinetako paperak itsatsi dizkiogu eta argiaren parean jarriz gero oso koloretsu ikusten da. Tamainari dagokionez, ertaina dela esan daiteke nahiz eta bidea egiteko tximeletekin konparatuta handia den. Horrela ba, ikonotasun maila altua daukate eta monosemikoak dira tximeletak. Komunikazio-funtzioari dagokionez, limurtzailea eta estetikoak dira.
Pertsonaia hau, lasaitasuna, konfiantza eta gertutasuna adierazten du. Eta esan daiteke, bere izaera, maitagarria dela. Hau, bere hitz egiteko eran eta besarkadak ematen gertutasuna irudikatuz lortuko du.
Beraz, irakurri daitekeen bezala, pertsonaien arteko harremana estua da. Umea protagonista nagusia da, ama haurretik hurbilen dagoen helduaren irudia eta gainontzekoak beldur ezberdinen alderdi positiboak irudikatzen dituzte, umean eragin nabarmena izanda. Antzezlanaren amaieran elkarrekin agertuko dira guztiak umearengan eragin positiboa nabarmenduz.
HAURRA:
AMA:
ATXIKIMENDUAREN ALDE POSITIBOAREN ERREPRESENTAZIOA:
ITZALEN ALDE POSITIBOAREN ERREPRESENTAZIOA:
SOINUEN ALDE POSITIBOAREN ERREPRESENTAZIOA:
ILUNTASUNAREN ALDE POSITIBOAREN ERREPRESENTAZIOA:
MUNSTROEN ALDE POSITIBOAREN ERREPRESENTAZIOA: