Iritzien bila izeneko proiektuan, ikasleek inkesta bat egin behar dute. Binaka egitea eskatuko zaie, eta, horretarako, 10 galdera prestatuko dituzte bost pertsonari egiteko. Aurkezpenean azaltzen den bezala, galdera guztietan baldintza erabili behar da; izan ere, aditz-forma hau erabiltzeko gune erreala bilatzea da gure asmoa, teoria eta ariketetatik haratago. Bikote bakoitzak bildutako erantzunak grabazio batean aurkeztuko ditu gelakideen aurrean.
Beheko aurkezpenean, pausoz pauso azalduta dago jarduera.
Argi-itzalen bila izeneko proiektua Coca-Cola lantegira egin duten bisitarekin lotuta dago. Hauxe da arazo-egoera: Narrazio Lehiaketan parte hartzen dugunoi bisita gidatua eskaintzen digute. Hasieran, parte hartzeko zalantzaz beteta geunden, eta uko egiteko prest: herrialde ez garatuekin daukaten jarrera, langileekin izan dituzten arazo larriak, publizitatea... Arazo potoloak dira horiek guztiak.
Memento batean, egoerari buelta emateko aukera paregabea zela erabaki genuen: erakusten ziguten argiz betetako historiari itzalak bilatzekoa, hain zuzen. Hauxe da gure helburu nagusia: jasotako informazioa alderatzea, iturriak aztertzea eta errealitatean egiaztatzea. Laburbilduz, ez sinestea ikusten eta entzuten duguna gure iritzi kritikoaren galbahetatik pasatu baino lehen. Iritzi kritikoa landu, erabili eta garatu.
Proiektuan murgiltzeko, hiru artikulu hauek irakurriko dituzte ikasleek :
http://zientzia.eus/artikuluak/publizitatearen-hizkuntzaz-publizitate-subliminala/
http://coca-colaezagutzen.blogspot.com.es/
http://mukom.mondragon.edu/atabala/2015/01/12/gabon-zaharreko-kanpaiak-eta-publizitatea/